DSBEko kopuruak handitzeak, mesedegarri izango Gizarte-larrialdietarako Laguntzei dagokionean
Zalantzak izanez gero, gomendagarriena udal gizarte zerbitzuetara jo eta galdetzea
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBSEaren) kopuruak familia orokorrentzat %3,5 handitu dira eta familia pentsiodunentzat %4,5, hurrenez hurren, Eusko Legebiltzarrak 1/2019 Legea, otsailaren 14koa, diru-sarrerak bermatzeko errentaren arloan 2019ko ekitaldirako presako aurrekontu-neurriei buruzkoa onartu ondoren.
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta udalok izapidetzen ditugun Gizarte-larrialdietarako Laguntzen arteko harreman eta zerikusi zuzenaren aurrean, bigarren horietako kopuruak handitu direnez bi horiek jasotzeko familien eduki behar dituzten gehienezko diru-sarrera maila berberak kontutan hartu eta aplikatuko dira. Aldaketa onartu ondoren, taula berriek urteko 12.910, 16.578 edo 18.338 eurotan jarri dute muga, kide 1etik 3ra arte dituzten familientzat. Eta pentsiodunen familien kasuan DBSE laguntzat jasotzeko gehienezko kopuruak urteko 14.812, 18.516 eta 19.997 euro artekoak dira, familiako tamainaren arabera.
Horiek horrela, aldaketari esker familia gehiago eta diru-sarrera handiagoak (%3,5tik %4,5era) dituzten hainbatek gizarte-larrialdietako prestazioak jaso ahal izango dituzte, gainerako baldintzak betez gero. GLLak Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazio ekonomikoak dira, etxebizitzarekin zerikusia duten gastuak estaltzeko xedea dutenak: alokairua edo hipoteka ordaintzea, argindarra edo gasa bezalako energia gastuak, elikatzea bezalako behar primarioak.
Kopuru aldaketak automatikoki aplikatuko dira gure udal gizarte zerbitzuetan, bai luzaturik dauden eskaeratan eta baita eskaera berrietan ere. Dena den, edozein zalantza izanez gero horiek guztiak argitzeke, hitzordua hartzera animatzen dute udal gizarte zerbitzuek. Hitzordua Abiapuntu bulegoan eska daiteke eta baita ere, gizarte zerbitzuetako bulegoan, leku bietara bertaratuz edo 943 179142 edo 943 179 161 telefonoetara deituz.
Lotutako albisteak

Gai-zerrendak hamalau puntu ditu; horien artean, kredituak gehitzeagatik aurrekontua aldatzea, Lobiano erabiltzeko erregelamendua, 2025eko Lanpostu Zerrenda aldatzea edo erakundeko euskara normalizatzeko plan estrategikoa onartzea

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera