Aste honetan hasiko dira Berbetan jardunaldiak

25.03.19
Euskara

Euskararen inguruko gogoetak burutzeko Berbetan jardunaldiek edizio berri bat izango dute Ermuan, asteazkenean hasi eta datozen hurrengo hiru asteetan zehar. Guztira hiru ekimenek osatuko dute jardunaldi berrien programa, eta martxoaren 27an, asteazkena, izango da lehenengo saioa.

Berbetan jardunaldiak 1999an sortu ziren, benetako esperientzia ezberdinak eskaintzeko helburuarekin; horien bitartez, herriko euskararen erabilera eta ezagutza hobetu dezakegu. Izan ere, ekimen honekin beste herri eta entitateetan dituzten esperientzia eta iritzi ezberdinak partekatu daitezke.

Gogoeta eta iritzi trukaketarako aukera ematen duen ekimen hau; Euskal Birusa euskara elkartea, Eskolabarri ikastetxea, Ongarai eskola, Kaltxango AEK euskaltegia, Anaitasuna Ikastola eta Udal euskaltegiaren arteko elkarlanaren ondorioa da eta Ermuko Udalaren babesa du.

Aurtengo programari dagokionez, honakoak dira antolatu diren jardunaldiak:

  • Martxoak 27, asteazkena:Kontakizuna feminista izango da hitzaldia, Kattalin Minerren eskutik. Topaketa 19:00etan hasiko da Lobiano Kulturgunean.
  • Apirilak 3, asteazkena: Hizkuntza erabileraren gaineko solasaldia: Tertulia para reflexionar sobre el uso del euskera de nuestros/as hijos/as. 18:30etan hasiko da saioa Lobiano Kulturgunean.
  • Apirilak 10, asteartea: Go!azen, Zatoz! solasaldi musikatua telebista saioko kide diren Ylenia Baglietto, Iker Villa eta Maria Redondorekin. 18:30etan hasiko da saioa Lobiano Kulturgunean.

Berbetan programako jarduera guztiak doakoak dira. Jarraian informazio kartela uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko