Odol-emaileentzako deialdia dugu aste honetan
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, odola emateko saio berria antolatu du aste honetarako. Asteazken honetan, martxoak 27, izango dugu aukera bi ordutegi txandatan. Bietan, Euskadiko Transfusioen eta Giza Ehunen Zentroak unitate mugikorra bidaliko du Ermura odola herrian bertan eman ahal izateko, ospitalera joan beharrik izan gabe.
Autobusa anbulatorio zaharraren aurrean kokatuko da, Bizkaia Etorbidean, 09:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara.
Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.
Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).
Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus ezazu honako webgunea.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan