Korrika XXI. edizioa herritarroi aurkeztuko zaigu

26.03.19
Euskara

Gure herrian XXI. Korrikaren jarduerak antolatzen dituzten taldeek –Kaltxango AEK, Berbalagun eta Alboka Musika Eskola- aste honetan ekimena herriari aurkeztuko dizkigute. Ostegun arratsaldean izango da, martxoaren 28an, herriko Orbe Kardinalaren plazan sei eta erdietatik aurrera. Edizioaren xehetasunak aurkeztuko, laguntzaile eta kilometro erosle diren erakundeetako ordezkariek argazkiak atera ahal izango dituzte photocall egongo baita, folk musikaren fusio erakutsiko digun ikuskizuna, material salmenta –petoak, arropak, laguntzaile kartelak, eta abar…). Arratsaldeari amaiera emango zaio kalejiraz eta pintxo-poteoaz.

Hilabete baino gutxiago geratzen zaigu Korrikaren XXI. edizioari hasiera emateko. Aurtengoaren goiburua ‘Klika’ izango da eta apirilaren 4an abiatuko da Gares (NA) herritik. Hamar egun beranduago -14an- Gasteiz hiriburura iritsiko, ibilbideari amaiera emanez Arabako hiriburuan. Ermutik bezperan pasako da, apirilaren 13an, eguneko 15:21ean –gutxi gorabehera-. Oso egun eta ordutegi paregabean, larunbata, egun argia eta ordu ezin hobeak baitira. Baina euskararen aldeko martxa ez da egun bakarrera mugatuko. jadanik eta egun handi horretara bitartean Korrika Kulturala izenaz ezagutzen dugun jarduera ugari izango baititugu, girotzen joateko eta euskaraz gozatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko