Baloreen inguruko lan asteari amaiera emango bihar kultura-eraldatze prozesuak ikasteko esperientzien IV. foroak

28.03.19
Erakundea

Creating eta Equilia enpresek antolatuta kultura-eraldatze prozesuak ikasteko esperientzien IV. Foroa gauzatuko bihar Izarra Centren. Bi enpresa horiek amaiera eman diote gaur Values Barrett Centre Institutu ipar amerikarraren eta “Cultural Transformation Tools” tresnen balioetan oinarrituriko kudeaketaren ziurtagiria eskuratzeko mintegiaren azken edizioari. Aurrekoetan bezala, mintegia Creating enpresako Adolfo Jarrinek eman du mintegia, beste behin. Adolfo coach eta CTT deritzan ereduaren trebatzaile da, EEBBtako Barrett Values Centreren baimena duelarik eredua zabaltzeko eta irakasteko. Aurtengoa jarraian eta gure herrian eginiko bederatzigarren edizioa izan da. Aurten mintegian 16 lagunek parte hartu dute, estatuko leku ezberdinetatik etorritakoak, esaterako: Valentzia (2), Mallorca (1), Madril (1), Zaragoza (3), Ibiza (1), Muskiz (2), Gasteiz (1) eta Ermua (2). Enpresas eta erakunde parte hartzaileeen artean ondokoak ditugu Somorrostroko Heziketa Zentroa; Eusko Jaurkaritza, Microdeco, Satori 3, San Valero Zentroa, CIC Energigune, CPA Salduie, nGloba Strategy eta Ermuko udala.

Biharko Foroaren inguruan Equilia aholkularitzako kide batek aditzera eman digunez “ikaskuntza komunitatea eraikitzen ari gara CTT programa ziurtatzeko mintegietan parte hartu eta eraldetze prozesuan ari diren edota interesa duten pertsona eta erakunde hainbatekin”. Gure asmoa “CTT programa eta kultura-eraldatze prozesuak ikasteko esperientzien foroa administrazio publiko, hezkuntza sistema eta enpresen arteko zubi lana egiteko, guztiok bat eginez gizartean kultura eralda dezagun, gu zubi eta aliantza eragile aktiboak izan gaitezen” erantsi eta azpimarratuaz.

Herriko alkateak taldea agurtu du gaur goizean, taldeko kideei animatu die “ereduan sakontzeko eta bakoitzaren enpresa eta erakundeetan eraldaketaren aldeko eragile aktiboak izatera, aldakorra den mundu honetan aurrera egin eta gure gizarteak proposatzen digun erronkei hobeto erantzun ahal izateko”. Juan Carlos Abascalek modu laburrean gure udalak garatu eta egun oraindik lantzen ari den proiektu estrategikoez mintzatu zaie, esaterako Izarra Centre egoitza eraikitzeaz, etxeetaraino iristen den abiadura ultra azkarreko zuntz-optikoko udal sareaz edo ekintzaileek gure herrian duten laguntza eta babesaz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da