‘2019ko Santixauetako musika eskaintzan ‘Medina Azahara’, ‘McOnak’ eta ‘Mocedades’ taldeek izango ditugu

29.03.19
Kultura eta Gazteria

Herriko jai nagusiak – 2019ko Santixauak- urteko mugarri garrantzitsuenetakoa dira. Goizetik gauera prestatzen ez direnez gero, antolatzaileek jada lanean dira aurtengo edizioko programa lantzen eta lotzen. Beatriz Gamiz zinegotzia buru duen Jai Batzordeak bart arratsean bildu zen eta, erabakitakoaren artean, udan ospatuko ditugun jaietako musika talde nagusiak ezagutarazi zituen. Aurtengo talde ospetsuenak Kordobako ‘Medina Azahara’; Lekeitioko ‘McOnak’ eta bilboko ‘Mocedades’ izango dira. Boskote andaluziar historikoak uztailaren 20an eskainiko du kontzertua, San Pelaioko parkean, gaueko hamaika eta erdietatik aurrera.

Betalde, lekeitiarrak eta bilbotarrak egun berean eta bata bestearen jarraian arituko dira; uztailaren 27ko larunbatean, jaietako azken egunean, Orbe Kardinalaren plazan. Gaueko 10etan euskaraz jarduten duen ‘McOnak’ taldearen errezitaldia izango dugu eta, bi ordu eta erdi beranduago, suzirien ondoren, ‘Mocedades’ taldeko kideek kantatuko dute.

Dena den, hori ez da guztia, gehiago ere baitago eta, talde onak gainera. Ermuan zuzenean jotzen ikusterik ere izango baitugu hiru gauetan dantzaldietarako kontratatuko diren orkestra bikainak. Uztailaren 24an, ‘Nueva Alaska Show’; 25eko Santixau gatean, ‘Vulkano Show’ eta 26an, ‘Montecristo’ izenekoa. Ahantzi gabe, fanfarria, banda eta beste hainbat ere izango ditugula gozatzeko

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu