Korrika 21. aurkezpen jendetsu eta koloretsua Ermuan
Korrika 21. etzi Garesen hasiko eta Ermura apirileko bigarren asteburu iritsiko, Gasteizerako bidean. 10 egun iraungo dituen festa ibiltariak bi puntu horiek lotuko ditu eta, jada, guztia prest dago edizio arrakastatsua izateko. Korrika bi asteburu barru iritsiko da gurera, hain zuzen ere apirilaren 13ko larunbat arratsean –hiru eta erdiak inguruan- Eibartik Ermura sartuko, herria zeharkatu eta Mallabirantz jarraitzeko.
Aureko ostegunean edizioaren aurkezpena egin zuen batzorde antolatzaileak Ermuan. Plazara bildu ziren herrian lekuko eramateko zatiak finantzatzen lagundu dituzten talde, elkarte, ikastetxe, enpresa, alderdi politiko eta dendak.
Girotsu izan zen plaza musika, materiala erosteko standa, Alboka Musika Eskolako kideen zuzeneko musikaz, argazki oroigarriak ateratzeko gune berezia, besteak beste. 21. Korrika dela-eta, girotzeko eta bere testuinguruan sartzeko jarduera eta ekimenak eginen ari dira Ermuan. Aste honetan ere, izango dugu zer ikusi eta zertan parte hartu; bihar asteazkenean esaterako Berbetan jardunaldien saioa edukiko dugu, Hizkuntza erabileraren gaineko solasaldia, arratseko sei eta erdietatik aurrera. Egun handia izango den arratsalde bezperan –apairilak 12ko ostiralean- herriko ikastetxeek Korrika txikia korrituko dute; segidan txokolate jana egongo eta gero dantzaldia Jon Saez Dj ermuarrarekin. Ostiral honetan –apirilaren 5ean- Guraso Lagun saio irekia egingo peto pertsonalizatuak prestatzeko. Kaltxango AEK euskaltegi berrian, arratseko 5 eta erdietatik zazpietara. Izena emateko deitu 663 070 492 telefono zenbakira.
Egitarauko xehetasun guztiak ezagutzeko, begira, argazkiekin batera uzten dizuegun programari.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik