'Pentsio duinak aldarrikatzeko' manifestazioarekin batzera deitu dute Ermuko pentsionistek

04.04.19
Gizartea

Ermuko pentsionistek manifestazioa antolatu dute apirilaren 4ko ostegun honetako arratsaldeko sei eta erdietarako, pentsio duinak aldarrikatzeko. Martxa udaletxe aurretik -Baldespina Markesaren kaletik- abiatuko da, hiriguneko kale nagusietan murgiltzeko. Kolektiboa deialdia kalean jarritako kartelen bidez ezagutzera eman du, herritarroi bat egin eta parte hartzeko gonbitea eginez. Kartel horietan diotenez "pentsiodun, langile, langabetu, ikasle eta...izanik ere guztion pentsioak arriskuan daude eta "guztiok bat egin dezagula" eskatzen dute.

Pentsionistak ez dute amore ematen eta astelehenero, eguerdiko 12etan, elkartu eta mherriko kale nagusietatik martxa eginen dute. Aldarrikatzen dituzten aspektuak nagusiak sei eskaera izanik: pentsioak bizitzaren benetako kostua oinarri haturik igotzea; gutxieneko pentsio duina 1.080 eurotan ezartzea, jasangarritasun faktorea eta pentsioetan egindako azken aldaketak indargabetzea; azken lan-erreformak indargabetzea eta lan-prekarietatea ezabatzea; generoaren arabera pentsioetan dauden ezberdintasunak ezabatzea eta pentsio-fondo pribatuei babesik ez ematea, Sistema Publikoa ahultzen dutelako.

Taldeak hainbat deialdi eta ekintza gauzatu ditu Ermuan, nahiz Debabarrena bailaran, Eibarren mamitu izan direnak. Eta baita Durangaldean ere. Gaurkoan, ekitaldi berri bat egingo dute, babes handiago izatearen esperoan, lanean dauden eta bestelako adina duten taldeenak tartean, gu guztion etorkizunaren mesederako.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26