42. Euskal Jaian 400 dantzari eta txistulariek hartuko dute parte

05.04.19
Kultura eta Gazteria

Ermuak Euskal Jaiaren berrogeita bigarren edizioa ospatuko du asteburu honetan. Euskal Jaia herriko ‘Txindurri’ dantza eta txistu taldeak antolatzen du, gure udalaren diru-laguntzarekin, eta herriko ostalarie eta merkatarien elkartearen laguntzarekin. Antolatzaileek laurehun dantzari eta txistulari herrira etorriko zaizkigula aurreikusi dute, Durangaldekoak gehien bat.Talde partaideak ondoren zerrendatzen ditugun herrietatik datozkigu: Arrasate, Berriz, Sestao, Durango, Lekeitio, Abadiño eta Mallabia.

Dantzari eta txistulariek laguntzaile diren herriko elkarte gastronomikoetan bazkalduko dute gaoizeko programa amaitu ondoren.

Euskal Jaia asteburuan zehar ospatuko da, nahiz eta egun nagusia igandea izango. Egitarauari larunbat arratsaldean emango zaio hasiera.

Programatutako ekitaldi eta leku-orduen xehetasuna ondoren zerrendatzen duguna da:

  • Apirilak 6, larunbata
    • 19:00etan: Dantza Erakustaldia Orbe Kardinalaren plazan.
    • Talde partehartzaileak:
    • 20:00etan: Larrain-dantza. 
    • 20:15etan: Erromeria ‘eMePeBo5t’ taldearekin.
    • Jarduera guztiak Orbe Kardinalaren plazan egingo dira.
  • Apirilak 7, igandea
      • 11:00etan: Taldeen harrera San Pelaio parkean eta hamaiketakoa.
      • 12etatik 13:30etara: Taldeen kalejira hiri gunean eta auzoetan zehar.
      • 17:00etan: Dantza erakustaldia plazan
      • 18:30etan: Erromeria ‘Gauargi’ taldearekin.

    Lotutako albisteak

    Imagen
    03.12.25
    'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

    ‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
    Imagen
    02.12.25
    Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

    Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
    Imagen
    01.12.25
    Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

    Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu