Odol-emaileentzako deialdia dugu gaurko egunean
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, odola emateko saio berria antolatu du aste honetarako. Gaurko egunean izango da, apirilaren 9 honetan, izango dugu aukera goizeko ordutegian. Euskadiko Transfusioen eta Giza Ehunen Zentroak unitate mugikorra bidaliko du Ermura odola herrian bertan eman ahal izateko, ospitalera joan beharrik izan gabe.
Autobusa anbulatorio zaharraren aurrean kokatuko da, Bizkaia Etorbidean, 09:15etik 14:00etara bitartean.
Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.
Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).
Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus ezazu honako webgunea.
Lotutako albisteak
Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean