Erronka bete da: elikagai eta produktu higienikoen 4 tona, gehi 4000€ eskudirutan

16.04.19
Gizartea

Ermua eta Eibarko herriek elikagaien (arroza eta dilistak) eta produktu higienikoen 4 tona bildu dituzte, gerratik ihesian Lesbosen (Grezian) geratu diren pertsona errefuxiatuei laguntzeko ‘Zaporeak’ Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GGKEak) egiten duen lan humanitarioarekin bat eginez. Antolatzaile eta laguntzaile talde batek ekimenaren inguruko lehen datuak eskaini zituzten bart arratsean, emaitza arrakastatsutzat joz. Taldea Eibarko Urkotronik enpresaren instalazioetan bildu zen, bertan gordeko baitute bildutako guztia Greziara bidali artean. Emaitza ikusita atera dezakegun ondorio, errefrauak dion berbera da “elkartzeak indarrak batzen dituela”, bat eginik eta elkarlanean gauza eta helburu anitz lortu ditzakegula. Hasierako erronka herri bakoitzarentzat 1000 kilo produktu batzea zen, jomuga hori bikoiztu egin delarik.

Ermua eta Eibarko udaletxeek 800 eta 600 kilo dilista eta arroz eman dute, hurrenez hurren, konpromisoa erakutsiz. Eibar Sozietate Deportiboak beste 200 (Fundazioak 50 kg eta zaleek beste 150). Horrekin bat egin dutela herritar anonimo ugariren ekarpen garrantzitsu eta ahantzi ezinak. Gainera Ermuan beste 4.000 euro eskudirutan jaso dira paella errazioen eta zozketa ticketen salmentaren bidez. Aipatu zozketa horretan sariturik suertatu diren zenbakiak, ondorengoak izan dira: 1.: 0188 eta erreserba 0166; 2. saria 0673 eta erreserba 0230 eta 3. 0811 zenbakia eta erreserba zenbakia 0606. Sariak hiru elastiko dira: Eibar futbol taldekoa; Errugbi taldekoa eta Aitor Hernandez txirrindulariarena.

Ermuan ekimenaren aurpegi izan ditugun Jesus Gonzalez ostalaria eta Maite Gorrotxategi merkataria pozarren agertu dira datuen balorazioan eta “borondatez lagundu duten guztiekin eta ermuar guztiekin zordun” direla erantsi dute. Larunbata ezin hobetu atera zen; eguraldia lagun eta Korrikaren zain zeudenek kalera atera eta ekimenari babesa handia eman baitzioten.

Urkotronik enpresaren instalazioetan bart arratsean bildutakoen artean, besteak beste, herrietako alkate Juan Carlos Abascal ‘Txitxo’ eta Miguel de Los Toyos izan ziren; Mireia Alonso, Jesús González, Maite Gorrotxategi, Félix Elkoroiribe; Josu Mendikute; Oscar Treviño, Efrén Flores eta Josu Mugerzarekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu