Pispillu eta Villa de Mojados abesbatzek senideturik

16.04.19
Gizartea

Santiago Apostoluaren elizak abesbatza biren kontzertuko eszenatoki izan zen larunbat arratsean. Ahots mistoko ‘Pispillu’ ermuarra izan zen ekitaldiaren antolatzaile eta Gaztela eta Leonetik etorri zen ‘Villa de Mojados’ taldea hartu zuena. Abesbatza biren kideek hainbat kanta eskaini zituzten, banaka nahiz batera, ekitaldian iraun zuen ordu eta erdian. Kontzertua entzutan herriko alkate, Juan Carlos Abascal ‘Txitxo’ eta Kultura, Aukera Berdintasun eta Euskara alorretako zinegotzi eskuordea, Beatriz Gamiz izan ziren. Kontzertu eta ekitaldiari amaiera eman aurretik, alkateak opari eta oroigarri batzuk eman zizkien talde bietako ordezkariei.

Igande goizean, talde bisitaria Udaletxean eraikina ezagutzen izan zen, herriko agintari berberekin batera. Herriko historiaren inguruko pasarteak entzun zituzten eta udaletxeko hainbat areto ezagutu; besteak beste, sarrera, Osokoaren Bilkura aretoa, edo alkatearen bulegoa. Goizari asmaiera emateko, bisitariek talde argazkia atera zuten, udaletxe ondoko Martxoak 8 plazan.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26