Hemen da Bahamontes martxa zikloturistaren 24. edizioa

24.04.19
Kirolak

Ermuko Gaztela Mantxako Kultur Etxeko Kirol Elkarteak Federico Martin Bahamontes martxa zikloturistaren edizio berri bat antolatu du. Lasterketa ezagunaren hogeita laugarren edizioa maiatzaren 5ean, igandea, izango da, eta aurtengoan Marino Lejarreta Berrizko txirrindulari ohia omenduko du.

Bi ibilbide ezberdin egin ahalko dira proba honetan: bata, motza, 90 kilometrokoa; eta bestea, luzeagoa, 115,3 kilometrokoa. Azken horrek 2.213 metroko desnibel positiboa izango du, eta gehienez ere 546 metroko garaiera.

Parte-hartzaile guztiek 08:30ean hasiko dute euren ibilbidea Ermuko Orbe Kardinala plazan, eta bertan amaituko dira bi modalitateak. 90 kilometroko martxa laburrak Trabakua gaina, Markina, Berriatua, Ondarroa, Lekeitio, Oleta, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar, Gontzegaraigane gaina, Bolibar, Markina, Etxebarria, Arrate gaina eta Eibar igaroko ditu, Ermuan amaitu aurretik.

Bestalde, 115,3 kilometroko ibilbide luzeari aurre egitea erabakitzen duten pertsonek, aipatutako herri eta mendateez gain, Areitio gaina (3. mailakoa) igo beharko dute, Zaldibar, Berriz, Lebario eta Trabakua gainera (3. mailakoa) pasatu eta Ermura iristeko.

Probako bi modalitateetako edozeinetan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea. Federatutako txirrindulariek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek, aldiz, 30. Izen-ematea Internet bidez bete daiteke, maiatzaren 2a baino lehen, orrialde honetan. Era berean, lasterketa egunean bertan, maiatzaren 5ean, Orbe Kardinala plazan eman ahalko da izena, proba hasi baino ordu erdi lehenago arte. Gehienez ere onartuko den parte-hartzaile kopurua 325 pertsonakoa izango da.

Behin lasterketa amaituta, txirrindulariek Miguel Angel Blanco udal kiroldegian dutxatzeko aukera izango dute. Gainera, ogitartekoak, edariak eta oroigarriak banatuko dira guztien artean.

Bahamontes martxa zikloturistaren inguruko informazio gehiago behar izanez gero (mapa, izen-emateak, ibilbidea, etab.), ikus ezazu honako webgunea edo zabaldu lerro hauen azpian atxikitutako dokumentua.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira