Odola emateko deialdia ostegunerako

24.04.19
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, odola emateko saio berria antolatu du aste honetarako. Ostegunean izango da, apirilaren 25ean, goizeko nahiz arratsaldeko ordutegian. Euskadiko Transfusioen eta Giza Ehunen Zentroak unitate mugikorra bidaliko du Ermura odola herrian bertan eman ahal izateko, ospitalera joan beharrik izan gabe.

Autobusa anbulatorio zaharraren aurrean kokatuko da, Bizkaia Etorbidean, 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 21:00etara bitartean.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.

Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).

Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus ezazu honako webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26