Erdi Aroko Azokan murgilduko da Ermua asteburu honetan

26.04.19
Gizartea

Ermuko Gaztela Leongo Kultur Zentroak Erdi Aroko Azokaren edizio berria antolatu du gure herrian. Azoka gaur ostirala, hilak 26, hasiko da, eta igandera arte luzatuko da.

Orbe Kardinala plaza izango da bederatzigarren edizio honetako erdigunea, eta gaur arratsaldeko 17:30ean zabalduko da azoka. 18:00etan inaugurazio kalejira igaroko da herritik, eta 22:00ak arte dozenaka artisautza eta elikadura postu, animazio taldeak, haurrentzako jolasak, kaleko antzerkia, dantzak, ipuin kontalariak eta Erdi Aroko apaingarriak izango ditugu gozagarri herriko erdiguneko kaleetan. Musika emanaldiek ere lekua izango dute azokan, 19:00etatik hasita.

Larunbatean, azoka zabalik egongo da 11:00etatik 23:00etara, eta igandean ordu berean irekiko da, baina bi ordu lehenago itxiko da, 21:00etan. Bi egunetarako egitaraua oso antzekoa izango da: kalejirarekin hasiko dira ekitaldiak, eta egunean zehar musika eta haurrentzako ekimenak izango dira nagusi, artisauen postuekin batera.

Ermua Erdi Aroan murgiltzeko eta girotzeko, ehun pertsona baino gehiagok parte hartuko dute zaldun, artisau, bufoi edota dantzari moduan mozorrotuta.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu