Lehen Mailako 7 klubetako taldeak lehiatuko dira Ermuko IV. Kadeteen Futbol Txapelketan

26.04.19
Kirolak

Ermua Kirol Taldeak Monroe Intelligent Suspension kadeteen futbol txapelketaren laugarren edizioa antolatu du larunbat honetarako, apirilak 27. Partidu guztiak Betiondo Kirol Gunean eta Teodoro Zuazua Udal futbol zelaian jokatuko dira.

Guztira zortzi talde lehiatuko dira txapelketa honetan, tartean, herriko taldea. Ermua C.D.rekin batera izango dira egun Lehen Mailan jokatzen duten zazpi klubetako kadeteen taldeak: Athletic Club, Real Valladolid, Deportivo Alaves, Real Sociedad, SD Eibar, Osasuna eta Valencia CF. Horrela, talde handiek euren haztegietan dituzten etorkizuneko kirolariak izango ditugu herrian.

Txapelketa bi bloketan banatuko da, eta bakoitzean lau talde arituko dira. Partiduak goiz eta arratsaldez jokatuko dira, 09:30ean hasi eta 18:00ak arte. Eguerdira bitartean ligaxkan lehiatuko dira bi blokeak, eta arratsaldean, atal bakoitzeko bi talderik onenak finalerdietan izango dira aurrez aurre. Final nagusia 18:00etan jokatuko da Teodoro Zuazua futbol zelaian.

19:00etan sari banaketa izango da, eta horrekin amaituko da txapelketa.

Partidu guztien ordutegiak eta txapelketako kartela Ermua Kirol Taldearen webgunean ikus daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira