Ermuan hautesleen %38,12 bozkatu du arratsaldeko ordu 2ak baino lehen

28.04.19
Erakundea

Ermuko hautesleen %38,12 bozkatu du gaur (4.818 pertsonek), arratsaldeko ordu biak baino lehenago. Portzentajea azken hauteskunde orokorretan baino handiagoa da, orduan %33,23 izan baitzen portzentajea, hau da gaurkoa baino %5 txikiago. Kontutan hartu behar den hautesleen errolda ere, orduan gaurkoa baino handiagoa zela. Orain hiru urte atzera, botoa eman zezaketen ermuarrek 12.866 ziren eta gaur aukera hori izango dugu 12.640 biztanlek. Hortaz, 226 pertsona eta hautesle gutxiago har dezakegu parte prozesu honetan. Normaltasuna da nagusi gaur Ermuan, hauteskunde egun honetan. Arratsaldeko ordu 2ak arte hautesleen heren luze batek bozkatu du gure herrian.

Ezer gutxi dago aipatzeko, goiza eta eguerdia normaltasunean igaro baititugu udalerrian. Hauteskunde prozesuari buruz ezer aipatzekotan, kolegioetan eta bozka jende ugari ibili izan dela da, batez ere eguerdiko orduetan.

Udaletxeko Abiapuntu bulegoa zabalik dago kontsultetarako

Hauteskunde kolegioetan azkeneko prozesutik hona aldaketarik egin ez izanak asko lagundu die hautesleei. Hori, igarri izan dugu udalak gaurko egunean zabalik duen Abiapuntu bulegoan, bertatik biztanle gutxi pasa baita. Dena den, betiko moduan bat edo beste ibili izan da galduta eta bere hauteskunde-kolegio eta mahaiaren bila.

Hauteskunde-mahaietako presidenteek posta bidez aldez aurretik bozkatu dutenen botoak jaso dituzte goizean zehar, postetxeko langileen eskutik.

Arratseko seietan, berriz parte hartzearen portzentaia ezagutzera emango dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte