Convocado un multitudinario abrazo por el derecho a migrar

03.05.19
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Igande honetan –maiatzak 5ean- migratzaile eta errefuxiatuen aldeko ekitaldia egingo Durangon “Herrien, pertsonen eta giza-eskubideen arteko besarkada’ lemapean. Ekitaldia ‘Ongi Etorri Errefuxiatuak’ eta ‘Mugarik gabeko karabana’ elkarteek deitu dute, nazioarteko ekimen baten barne dagoena, baita ere Europako hainbat hiriburuetan egingo delako aldiberean 250 elkarte eta taldeen babesaz. Besarkadaren ekitaldiarekin Europar Batasunari exijitu nahi diote “immigrazio eta asilo politika alda dezatela, giza-eskubideak lehenetsiz eta pertsonak interesen aurretik jarrita”. Ermuko Solidaritate eta Nazioarteko kooperazio Kontseiluak ekimenarekin bate egitera deitu du, ermuarroi Durangon irudikatuko den “Herrien arteko besarkada’ horretara joan gaitezela eskatuaz. Ermuko tren geltokitik 11:20etan aterako den trenera igotzeko eskatzen digu Kontseiluak.

Ekitaldi nagusia Durangoko Ezkurdi plazan izanen da eguerdiko 12etan, bertatik 8 ilara aterako direlarik, guztiak bat egiteko Landako plazan, non partaide guztien artean ‘Besarkada’ gauzatuko den. Ekimena kultura, sindikatu eta gizarte mugimenduen ordezkari hainbatek babestu dute, horiek ilaren buru izango direlarik.

Ekimena hainbat erakunde europarrek babesten dute, Europako Parlamenturako hauteskundeen hilabete honetan izango direlako. Antolatzaileek Europak solidaritatearen eta aniztasunaren bandera aldarrika dezatela nahi dute, eskuin muturreko alderdi politikoek boto gutxi batzuen truke arrazismoa eta xenofobia maltzurki erabili ez ditzaten. Europan dugun krisialdi sozial eta ekonomikoaren erantzuleak ez dira immigranteak, antolatzaileen esanetan, hori erabat faltsua baita.

Antolatzaileek aditzera eman dutenez mediterraneoan 35.000 hildako baino gehiago izan dira 1.993. urtetik, Europak mugak ixteko darabilen politika okerraren ondorioz. EBan barne beste milaka pertsona oinarrizko eskubiderik gabe daudela ahantzi gabe, erresidentzia erregularizatzea ukatzen zaielako.

Lotutako albisteak

Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu
Imagen
02.04.25
Debabarrenaren eskuzabaltasunagatik esker ona agertu du ‘Zaporeak’ GKEak

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan
Imagen
La imagen muestra una parte del cartel
24.03.25
Zaporeak elkartearen VII. erronkari hasiera emango zaio gaur

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan