Ekimenez betetako astea XXXV. Letra Galiziarren eskutik

09.05.19
Gizartea

Ermuko Galiziako Etxeak aste honetan ospatuko du Letra Galiziarren hogeita hamabosgarren edizioa, eta ekimenez betetako programa aurkeztu du datozen egunetarako. Jardunaldi galiziar honen aurtengo edizioan Anton Fraguas Pontevedrako idazle, historialari, antropologo eta etnografoa omenduko da.

Ostirala, larunbata eta igandea izango dira jai-egun nagusiak, baina Galiziako Etxeak aste osorako ekitaldi ezberdinak antolatu ditu. Esaterako, gaur osteguna, 19:30etik aurrera, chave txapelketa ospatuko da San Isidro kalean.

Festa nagusia ostiral arratsaldean hasiko da, maiatzak 10, 18:30etik aurrera San Isidro kalean olagarro saltokia zabalduko baita, olagarroa erosi eta dastatu ahal izateko. Postua asteburu osoan zehar izango da zabalik, eta bestelako galiziar produktuak erosteko aukera ere izango da, esaterako, txurraskoa, kreoleak eta enpanadak.

Eibarko Galiziako Etxeko Os Galaicos taldeak herriko kaleak girotuko ditu 19:30etik aurrera gaita-poteo alaiarekin. Ordu berean, Ermuko Wu Xing eskolak arte martzialen erakustaldia eskainiko du Orbe Kardinala plazan. Eguna amaitzeko, Nemon taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu 20:30etik aurrera San Isidro kaleko palkoan.

Larunbatean eta igandean, eguneko protagonista nagusia musika izango da, eta emanaldi ezberdinak izango ditugu hainbat talderen eskutik: Los Trovadores orkestra galiziarra, Flor De Tomillo herritarrak, Os Galaicos eibartarrak, Espalladoiro laudioarrak eta Txindurri herriko dantza eta txistu taldea.

Programa osoa lotura honetan kontsultatu daiteke.

Gainera, urtero bezala, etxeko txikienek Okin Zurin ostiraletik igandera abian izango diren barrakez gozatu ahalko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.