Hemen da XXVII. Euskal Liburu eta Disko Azoka

13.05.19
Euskara

Ermuko Udalak eta Euskadiko Liburu Ganbarak Euskal Liburu eta Disko Azokaren edizio berria antolatu dute. XXVII. edizioa ostegun honetan hasiko da, maiatzak 16, eta igandera arte, hilak 19, zabalik egongo da.

Urtero bezala, Orbe Kardinala plazan kokatuko da azoka, eta lau egunetan zehar, euskarazko merkatuko azken nobedadeak ikusteko aukera izango dugu, besteak beste, liburuak, diskoak eta jolasak. Gainera, azokan saltzen diren lanek %10eko deskontua izaten dute ohiko salmenta prezioarekiko.

Aurten zortzi postu kokatuko dira, iaz baino bi gehiago, eta bertan izango dira berrikuntza gisa Bizkaiko Foru Aldundia eta haurrentzako materiala saltzeko puntuak.

Azokaren irekiera ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era izango da ostegunean eta ostiralean. Asteburuan, aldiz, irekiera nahiz itxiera ordutegia ordu erdi atzeratuko da; hau da, 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara zabalduko da.

Horretaz gain, antolatutako egitarauaren barruan, Iñigo Etxezarreta En Tol Sarmiento taldeko kidearekin hizketan aritzeko aukera izango dugu ostegun honetan 19:00etatik aurrera Lobiano Kultur Guneko ikus-entzunezkoen aretoan. Solasaldira sarrera doakoa eta librea da.

Ikus ezazu azokako kartela lotura honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik