‘Lo dejo cuando quiera’ eta ‘Vitoria, 3 de marzo’ asteburuko zine eskaintzaren ardatzak

14.05.19
Ermua Antzokia

Zine programazioak aurrera jarraituko du aste honetan hainbat proposamen berrirekin. Eskaintza ostegunean hasiko dugu zineklubarekin, non “A la vuelta de la esquina” luzemetraia ikusi ahal izango dugun. Lana Thomas Stuber zuzendari alemaniarrarena da, 125 minutuko iraupena du eta hainbat sari jaso ditu; besteak beste, Berlineko edo Valladolideko –Seminci- jaialdietakoa, zine germaniarraren Sociograph Award izenekoa. Laburpenak dioenez Christian kontratatu berri da supermerkatuan eta Bruno lankideak lanaren nondik-norakoak erakusten dizkio, elkarren lagun eginen direlarik. Gozokietan lan egiten duen Marion lankideaz maiteminduko da baina gauzak ez dira errazak izango, emakume zoriontsua ez izan arren ezkondua baitago. Ostegun iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Filma komertzialei dagokionez larunbatean Carlos Theron zuzendariaren ‘Lo dejo cuando quiera’ titulukoa ikusi ahal izango dugu, arratseko zazpi eta erdietan. Komedia zoro eta barrez lehertzeko horietakoa da, bertan aktore ezagun asko parte hartzen dutelarik, besteak beste: Ernesto Sevilla, Ernesto Alterio, Cristina Castaño, Miren Ibarguren edo Amaia Salamanca. Istorioak kontatzen du ikasketako hiru lagunen abenturak; hirurak unibertsitateko irakasle izan dira, nahiz eta orain langabezian geratu diren. Sosik gabe, nekaturik daude. Ezustean, bere arazoetatik ustez aterako dituen konponbide bat bururatzen zaie. Bitamina batzuen gain egiten ari zen ikerketan ondorio kaltegarririk gabeko produktuaz topo eginen du, desfaserako oso aproposa dena. Irakasle hirukotea gaueko mundura eta merkantzia komertzializatzeko negozio ilunetara dedikatuko direla pentsatzen dute. Ez daude prest, mundu hori ez baitute ezagutzen eta kale egingo. Filma hau larunbat gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko 8etan ere ikusteko aukera izango dute.

Asteko bigarren proposamen komertziala, ‘Vitoria, 3 de marzo’ lanaren estreinua izango da, Victor Cabaco zuzendariarena. Zintak 1976. urtean Gasteizko gertakzuinak kontatzen ditu, istiluak izan ondoren 5 pertsonek erailak izan zirelarik poliziarengatik. Oinarri historikoa eta benetako gertakizunean oinarria duen filma da, urte hartan Gasteizen langileen greba eta manifestazio hainbat izan ziren, gizartea eta hiria prest ez zeudelarik. Gertakizuna Begoñaren eta irratiko esatari den Jose Luis aitaren bizipenen bidez iritziko zaigu, zuzeneko lekuko izan baitziren, San Frantzisko elizan egindako asanbladan egondako 5 langile tirokatuak izan zirelarik. Filma larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko parada izango dugu.

Asteko proposamenak, haurrei zuzenduriko proiekzioarekin amaitzen da, ‘Mía y el león blanco’ tituluarekin, zeina igande arratseko 5etan ikusi ahal izango dugun. Lana frantsesa da, Gilles de Maistre zuzendariarena. Horrek kontatzen du nola neska gazte batek Londres hiria utzi eta Afrikara joanen dela bizitzera gurasoekin. Kontinente berrian harreman berezi eta xelebrea landuko du lehoi batekin. Adiskidetze harrigarri horri jarraiki ohian guztia zeharkatzera eramango du, laguna salbatu ahal izateko. Abenturak eta emozioak nagusi izango ditugu. Familia guztiarentzat lan egokia da.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan