‘Vertigo Rock’ ekimen errotuak, jaialdirako bozgorailuak jada berotzen dago

16.05.19
Kultura eta Gazteria

Vértigo Rock jaialdiaren edizio berria gauzatuko da asteburuan gure herrian. Doako musika ekimen ospetsu honek aurten ‘Gatillazo’ (Evaristo kantariarekin) eta ‘Kaos Urbano’ taldeak dakartza kartel buru moduan. Jaialdia ate joka dugu, gero eta hurbilago eta ikusmina handia da, gogoa bestekoa. Proposamenak musikaz gozatzea ahalbidetuko digu larunbateko egun osoan zehar, eguerditik hasita hurrengo eguneko goizaldera arte. 12 ordu izango dira jota su Betiondoko oholtzan, Ongarai auzoan. Kartelak 10 talderen emanaldiak iragartzen ditu, ziurtaturik daudenak ondorengoak dira: Lehiotikan, The Capaces, Brutus Daugthers, Perlata, Orihen –Worth It delakoaren ordez-, Tres 41, The Red Army eta Salda Dago

Eguna borobila izango da zaleentzat. Antolatzaileek Gazteizko batukada feminista taldea, PerkuNeskak’ ekarriko ditu hirigunean girotzeko, zeinak eguerdiko 12etatik jotzen izango direnak. Jaialdiari hasiera eman aurretik, sabela betetzea gomendagarria denez gero, aurten ere bazkari herrikoia antolatu dute, bazkarirako bi menu iragarri dituzte; lehen arrunta eta bigarrena beganoa, Lehenengoaren edukiak oilasko paella; behi-zangarra tomate eta piperrekin eta pantxineta postrerako. Aldiz, bigarren kasuan; jakian, barazki paella; berenjena eta fruta. Bazkaldu nahi duenak 12€ ordaindu beharko ditu. Txartelak London, Lurpe eta Infreñu tabernatan eros daitezke.

Antolatzaileek ezagutzera eman dutenez, kartelean iragarritako talde batek –Worth It kale egingo du, bateria-joleak orkatila hautsita izan eta ezin izan delako errekuperatu. Horren ordez, Orihen talde ermuarrak emango du emanaldia; azken diskoa aurkeztuko dutelarik.

Antolatzaileek emanaldien eta talde bakoitzaren ordutegia ere ezagutzera eman dute; bakoitza jarduteko ordena ondorengoa izango da:

Vértigo rock 2019; Ermuko Betiondon:

  • 16:00etan: Salda Dago
  • 16:55etan: The Red Army
  • 17:50etan: Tres 41
  • 18:40etan: Worth It
  • 19:30etan: Perlata
  • 20:25etan: The Capaces
  • 21:40etan: Leihotikan
  • 23:10etan: Gatillazo
  • 01:00etan: Kaos Urbano
  • 02:35etan: Brutus Daughers

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian