Abian da Ermuko XXVII. Euskal Liburu eta Disko Azoka
Euskal Liburu eta Disko Azokaren XXVII. edizioak ateak zabaldu ditu gaur osteguna, maiatzak 16. Ermuko Udalak eta Euskadiko Liburu Ganbarak antolatu dute ekimena, eta igandera arte, maiatzak 19, irekita egongo da.
Urtero bezala, Orbe Kardinala plazan kokatu dira postuak, eta lau egunetan zehar, euskarazko merkatuko azken nobedadeak ikusteko aukera izango dugu, besteak beste, liburuak, diskoak eta jolasak. Gainera, azokan saltzen diren lanek %10eko deskontua dute ohiko salmenta prezioarekiko.
Gaur eta bihar 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era izango dira ikusgai postuak. Asteburuan, aldiz, irekiera nahiz itxiera ordutegia ordu erdi atzeratuko da; hau da, 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara zabalduko da.
Ikus ezazu azokako kartela lotura honetan.
Arratsaldean, Iñigo Etxezarretarekin topaketa
Antolatutako egitarauaren barruan, Iñigo Etxezarreta En Tol Sarmiento taldeko kidearekin hizketan aritzeko aukera izango dugu gaur osteguna, 19:00etatik aurrera Lobiano Kultur Guneko ikus-entzunezkoen aretoan. Solasaldira sarrera doakoa eta librea da.
Lotutako albisteak
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin