Andoni Perez ermuarra Bizkaiko 2019 Pintxo Lehiaketako irabazle da

17.05.19
Gizartea

Mojito Club Kiska Ermua tabernako Andoni Perez sukaldari ermuar gazteak Bizkaiko 2019 Pintxo Lehiaketako irabazi du ‘taconazo’ izeneko proposamenarekin; gisatutako behi-masaila, tako itxuran aurkezturikoaz. Hori horrela, atzo goizean euskalduna jauregian jokatutako finalen ondoren, Andoni Perez da Bizkaiko Pintxo Txapelketako txapeldun eta urrezko pintxoduna, Amstel Oro garagardo etxeak babesten duena. ‘Taconazo’ pintxoa garaile izan da aurten Bizkaia osoan lehiaketara aurkeztu diren eta finalerako sailkatu diren 16 proposamenen gainei gailendu eta gero. Mendiola Jatetxeko lanbide kidea den Jose Manuel Rodriguezek ere, ‘Itsasmendi’ izeneko proposamenarekin txapeldunorde suertatu da tradiziozko pintxi eta MUM masadun ogien atalean. Itsasmendi pintxoaren osagaiak, txerri mutur gisatua eta gainean bakailaoa dira .

Gure herritik bost sukaldarik hartu dute aurten lurraldeko pintxo lehiaketan eta boskotetik lauk lortu dute finalerako txartela. Estatistika horren harira, esan dezakegu herriko ostalaritzan lekukoa hartzen ari diren gazteek gogoz ari direla lanean eta ikasitakoa ondo barneratu dutela, benetan maila erakusten ari baitira. Lehiaketara joan direnak pintxo bi aurkeztu dituzte. Finalerako sailkatu diren sukaldari eta establezimenduen zerrenda ondorengoek osatzen dute: Mojito Kiska Ermua tabernako Andoni Perez; Mendiola Jatetxeko José Manuel Rodríguez ; Giroa kafetegiko Roberto Vega eta Sagarra Gastrobar establezimenduko Jesús González. Bestalde, Pata Negra tabernako Rubén Cruz sukaldariak eta Beti-liso pintxoak, ez zuten finalerako txartelik lortu. Nolanahi ere, guztion ahalegina meritutzat hartzekoa da eta finalera iristea mugarri garrantzitsua lortzea, Bizkai osoko establezimenduak parte hartzen dutela eta lurraldean pintxoak tradizio luzea baitute, euskal sukaldaritzaren enbaxadore handi baitira. Oso estimatuak eta izen handikoak.

Hortaz, zorionak ordezkari ermuar guztiei, bereziki saria eskuratu dutenei eta, oro har, lehiaketan jokatu izan duten guztiei.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.