Doako aholkularitza ekintzaile eta mikropymeentzat Izarra Centren

20.05.19
Ekonomi Sustapena

SPRI Eusko Jaurlaritzaren Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak Inplantalariak izeneko programa jarri du abian. Enpresa ehuna bultzatzeko ekimena da, eta mikropymeen eta ekintzaileen lehiakortasuna hobetzea du helburu Elektronikaren, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien bitartez (EIKT konponbideak).

Programa honen bitartez, SPRIko teknikariek doako eta neurrira egokitutako aholkularitza eskainiko die mikroenpresei, bakoitzaren behar eta gaitasunen arabera. Horrela, teknologiak erabiliz, horien lehiakortasuna hobetuko da. Izan ere, aldaketa oso bizkorrak bizi ditugu azken urteetan, eta enpresek teknologia berriekin egunean egon behar dute lehiakorrak izan nahi badute.

Aholkularitza tailer formatuan eskainiko da, eta bakoitzean gehienez ere 5-7 enpresak parte hartu ahalko dute, pertsonalizazioa errazteko. Aldez aurretik diagnostikoa egiten da, proposatuko diren konponbide teknologikoak enpresaren gaitasun eta beharren arabera egokiak direla bermatzeko.

Saioak Izarra Centren egingo dira, honako egunetan:

  • Maiatzak 22: Zibersegurtasuna, 10:00etatik 14:00etara.
  • Maiatzak 30: Dispositibo mugikorren erabilera eskaintzen diren zerbitzuetan arin eta eraginkorrak izateko, 10:00etatik 12:30era.
  • Ekainak 11: Promozio aktiboa eta Interneten modu eraginkorrean aurkeztea bezeroek aurkitu ahal izateko, 10:00etatik 14:00etara.
  • Ekainak 19: Kudeaketa optimizatua zure lehiakideak baino lehiakorragoa izateko, 10:00etatik 14:00etara.

Saioetan parte hartzeko interesa duten ekintzaile, autonomo eta mikroenpresek (30 langileraino industriaren kasuan edo industriarako zuzeneko zerbitzuetan) izena eman beharko dute dl@udalermua.net helbide elektronikora idatzita. Plaza baino eskaera gehiago jasotzen badira, kontuan izango da eskabideak zein ordenetan jaso diren.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat