Saneamenduko kolektore zati berria Ermuan egiteko proiektua idazteko lana esleitu du URAk

22.05.19
Erakundea

Zubiaurre eta hirigunetik Gipuzkoa Etorbidera arteko zatian ur zikinak jasotzeko eta tratatzera bidaltzeko

Lana 66.000 eurotan esleitu zaion Bidein ingeniaritzari

URAk –Uraren Euskal Agentziak- Ermuko Zubiaurre hirigunearen eta Gipuzkoa Etorbidearen zati tartean saneamenduko kolektore berria egiteko proiektua idatzi eta zehazteko lana esleitu dio Bidein ingeniaritzari, 65.945 €urotan. Kolektoreko zati berri hori egin ondoren Ego ibaian estalita dugun tartera isurtzen diren puntu anitz biltzea ahalbideratuko da. Hori iragarri zuten bart arratsean Ernesto Martinez de Cabredok, URAren Zuzendari nagusiak, eta Juan Carlos Abascal, herriko alkateak, eta gure udaletxean egindako agerraldian.

Kontratatutako lanen barne egun saneamenduak duen egoeraren diagnostikoa, zati berriko beharrak zehaztea eta kolektorea eraikitzeko izan daitezkeen aukerak jaso behar dira, ondoren adierazitako tartean ur zikinak egokiro jasotzeko aukera onena erabaki dezaten udalak eta URAk.

Horretarako, zati horretan saneamendua nola dagoen inguruko datuak jasoko dira. Landa lana eta datu-bilketa uda honetan egingo da, ibaiak ur gutxien duen unean, barne ibiltzea eta guztia arakatzea errazagoa baita. Sarearen egoera arakatzeko ahal diren lekuetan telebista kamerak eta ekipoak sartuko dira; euri eta komunetako ur zikinak bereizi eta hodi ezberdinetatik bideratzeko dauden aukerak aztertuz, hori baita azken helburua. Eraikuntza proiektua 2019 hau bukatu aurretik zehaztua izatea espero da, lanak 2020ko hasieran esleitu eta datorren urtean bertan ekiteko.

Aurreikusitako jarduera hori jarraipena emango die 2013az geroztik fase ezberdinetan Ermua, Mallabia eta Zaldibar herrietako saneamendua hobetzeko eta urak tratatuak izan daitezen Debabarrenan dauden kolektoreetara eramateko egin diren obrei. Hori lortzeko Eibarko konexio puntura arte urak eramateko zatiak prestatu dira, hortik Gipuzkoako Ur Kontsortzioak duen araztaileraino eraman ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua