Ermuko Txirrindulari Eskolako gazteek hainbat podio lortu dituzte

28.05.19
Kirolak

Ermuko Txirrindulari Eskolan dauden gazteek kirolari moduan hasten eta ikasten jarraitzen dute. Azken asteburuan hainbat probatan hartu zuten parte, guztietan ere emaitza onak lortuz. Izan ere, gazteek podiumera igotzea lortu baitute.

Aurreko asteburuan –maiatzaren 12an- Berangon jokatu izan da txirrindularitzako Bizkaiko Txapelketa errepidean, eta agerian jarri du Ermuko Txirrindulari Taldeko gaztetxoek etorkizuna oparoa izan dezaketela. Gazte eta 2. urteko nesken mailan Izaro Oliveira txapeldun izan zen, lehen postuan helmuga zeharkatu ondoren. Bezperan, Bizkaiko Gymkana txapelketa jokatu zen Ondarroan, Oier Moral eta Izara Oliveira txapeldunorde izan zirelarik modalitate horretan.

Azken asteburu honetan Muskizen jokatu izan da Euskadiko gaztetxoen Txapelketa Izaro Oliveira Alberdi sasoi betean dagoela erakutsi zuen beste behin, txapeldunorde izanik eta Euskadiko lehen neska gaztea puntuen bidez, errepidea eta gymkana uztartzen dituen sailkapenean. Hortaz, Euskadiko lehen postua eskuratu zuenez, Espainiako Txapelketara joateko txartela du jada, zeina uztailaren 5, 6 eta 7an jokatuko den Cheste herrian (Valentzian).

Zorionak guztioi! Azpian, Txirrindulari Taldeko Loli kideak utzi dizkigun argazki bilduma uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da