2015-2019 Udalbatza, Legegintzaldia amaitzear

29.05.19
Erakundea

Zinegotzien agintaldia lau urtekoa da, aukeratzen dituztenetik zenbatuta. Udal hauteskundeak aurtengo maiatzaren laugarren igandean burutu direnez, lau urteko agintaldia udal hauteskundeak amaitu eta biharamunean amaitu da egungo hamazazpi zinegotzientzat.

Une horretatik aurrera, kargua utziko duten udalbatzako kideek ohiko administrazioetarako funtzioak besterik ez dituzte egingo, 2019ko maiatzaren 26an burutu diren Udal hauteskundeetan zinegotzi eserlekua lortu duten pertsonek euren kargua hartu arte.

Legeari jarraiki, gehiengo kualifikatua behar den akordiorik ezin da hartu inondik inora, Erregimen Lokaleko Oinarri-Legeko 47 artikuluko 2 eta 3 ataletan zerrendatzen direnak salbu.

Beraz, ekainaren 12an, asteazkena, Korporazio berriak euren kargua hartu baino hiru egun lehenago, 2015an izandako Udal Hauteskundeetan sortutako kolegiatutako Gobernu Organo guztietako azken bilkurak egingo dira (Udalbatzarra, Gobernu-Batzordea, Gai-Orokorren eta Udalbatzarrak aztertu beharrekoen Informazio Batzordea, Kontu-Ogasuneko Informazio Batzordea berezia, PROMOSAko Batzorde Orokorra, Euskaltegiko Fundazio Bilera eta UKEko Kontseilu Errektorea), dagokien azken akta onar dezaten.

Horrekin batera, agintaldi horretako organo kolegiatuen jarduna bukatutzat emango da.

Informazio gehiago

Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen 47-2 eta 3 artikuluak kontsultatu.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako