Gaztela-Mantxako XLVIII. Kultur astea astebukaeran itxiko

30.05.19
Gizartea

Ermuko Gaztela-Mantxako zentro kulturalak (XLVIII.) berrogeita zortzigarren aste kulturalari amaiera emango dio asteburu honetan. Zentroak jarduerak gauzatu ditu hilabetean zehar eta horiei itxiera emango aste bukaeran. Bihar, maiatzaren 31 lurraldearen (jai) Eguna da eta arratseko 7etan omenaldia egingo dute elkartearen egoitzan.

Ekainaren 1eko larunbatean programak aurrera egingo du. Gaztetxoek zeramika tailerra edukiko dute goizeko 11etatik hasita. Eguerdiko ordu 1ean, mus eta tute txapelketen sariak banatzeko ekitaldia egingo dute. Arratseko ordu bi eta erdietan senidetze-bazkaria egingo dute herriko jatetxe batean. Egunari eta edizioari amaiera emateko, ‘Versionario’ musika talde ermuarrak emanaldia eskainiko du arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera, Martxoaren 8ko plazan.

Egitarauari hasiera eman zitzaion maiatzeko lehen asteburuan, Martin Bahamontes proba zikloturista klasikoa aurkeztu eta jokatzearekin.

Lotutako albisteak

Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da