Amaitu da helduentzako irakurketa kluben denboraldia

30.05.19
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak bukatutzat eman ditu urrian batzen hasi ziren helduentzako euskarazko eta gaztelerazko irakurketa klubak. Aurten ere, aurreko urteetan bezala, irakurritako liburuen egileekin topaketak izan dituzte parte-hartzaileek. Horrela, Jon Maia eta Arantxa Iturbe idazleak Ermuan izan dira euren irakurleekin topo egin eta esperientziak eta iritziak partekatzeko.

Gaztelerazko irakurketa taldean, honako liburuak irakurri dituzte:

  • La tercera virgen – Fred Vargas
  • El antropólogo inocente – Nigel Barley
  • Las chicas – Emma Cline
  • Cuatro amigos – David Trueba
  • Oso – Maria Engel
  • La claraboya –José Saramago
  • Biografía del silencio – Pablo d’Ors
  • Riomundo – Jon Maia

Euskarazko taldean, aldiz, honako lanak izan dituzte gozagarri:

  • Errusiar diskoteka – Vladimir Kaminer
  • Postariak bi aldiz deitzen du beti – James M. Cain
  • Bihotz handiegia – Eider Rodriguez
  • Azala erre – Danele Sarriugarte
  • Negutegia – Ixiar Rozas
  • Jenisjoplin – Uxue Alberdi
  • Honetara ezkero – Arantxa Iturbe
  • Sumisioa – Michel Houellebecq

Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen dute irakurketa kluba. Bileretan komentatu, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi eta obraz, gaiaz eta idazleaz hitz egiten da, topaketa hauek ikasteko eta sozializatzeko gune bihurtuz.

Jarduera doakoa den arren,  aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako. Irailean euskarazko, gaztelerazko, frantsesezko eta ingelesezko irakurketa klubetako denboraldi berriari hasiera ematea aurreikusten du liburutegiak. Interesatuok, datuak emateko pasa daitezke udal liburutegitik, bertako 943 17 92 12 telefono zenbakira deitu edo biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzi.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat