Denboraldia itxi aurretik Berbalagun ekimenak lau jarduera iragarri ditu ekainerako

03.06.19
Euskara

‘Berbalagun’ ekimenak denboraldiari amaiera emango dio ekainean. Arduradunek lau jarduera antolatu eta iragarri dituzte, hilak dituen lehen hiru astetan gauzatzeko. Lehena bateriaren hastapen eta oinarrizko ikastaroa izango da; zeinak hiru astearteetan eta bi orduko saioten gauzatuko den, bihartik hasita. Datak, ekainaren 4, 11 eta 18a dira eta ordutegia, arratseko 7etatik 9etara Kaltxango AEK euskaltegia berrian.

Ostegunean, Gurasolagun irekia eginen da; gurasoak semea-alabekin partekatzeko tailerra. Doako saioa, arratseko 5 eta erdietatik 7etara bitartekoa.

Datorren asteko ostiralean, -ekainaren 14an- azken afaria dastatuko dute elkarrekin mintzapraktikako lagun eta kideek. Urkaregi jatetxean egingo da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Aldez aurretik txikiteoa egin nahi dutenek, hitzordua Herga tabernan dute, iluntzeko zortzietan. Afariaren prezioa kideko 20 euro dira.

Azkenik, ekainaren 20ko ostegunean, paseatu egingo dute Patxi plazatik Eitzagara eta bertatik Santa Marina gainera. Eguerdiko ordu 1etan aterako eta arratseko 4etarako itzultzea aurreikusten dute. Santa Marinan mokadutxo bat hartuko, guztion artean ‘txitxiburduntzia’ prestatuko baitute. Pertsonako 5€ kostua aurreikusita dago.

Jardueran parte hartzeko izena ematea beharrezko da erretserba egin ahal izateko. Izena eman nahi dutenek bi aukera erraz dituzte; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira idaztea, ekintza bakoitza hasi aurreko bezpera artean.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago
Imagen
11.04.25
Markos Gimenoren "101 letrakartel", Ezekiel Etxebarria sariaren irabazlea

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da