Pintura Eskolako ikasleek egindako lanen erakusketa dugu Lobianon

05.06.19
Kultura eta Gazteria

Ekainaren 3tik 14ra bitartean, Irazki Udal Margo Eskolako ikasleek amaitu berri duten kurtsoko azken hiruhilekoan zehar egindako lanak ikusteko aukera izango da Lobiano Kultur Gunean.

Udal Margo Eskolak berak antolatu du erakusketa, eta egunero, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12etatik 14etara bisitatu dezakegu. Sarrera librea eta doakoa da.

Datorren ikasturterako izen-ematea zabalik dago

‘Irazki’ eskolako begiraleek ezagutzera eman dutenez 2019-2020 ikasturterako izen-emateak irekita dituzte, 4 urtetik gorako pertsona guztientzat. Argibide gehiago jasotzeko edo izena emateko interesdunek Lobianotik –3. pisuan dagoen pintura eskolako gelatik- pasa daitezke astelehenetik ostiralera, arratseko 3etatik 8etara bitartean. Goizez besterik ezin badute, Lobiano sarreran dauden lankideei telefono zenbakia utzi eta irakasleek insteresdunari arratsaldean deituko diote, ordutegi, talde, funtzionamendu modu eta gainerakoei buruzko azalpenak emateko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu