Mirene Moreno Bera Bera eskubaloi taldera doa

05.06.19
Kirolak

Ermuarrak Emakumeen Ohorezko mailan jokatuko du 2019-2020ko denboraldian

Mirene Moreno Fernandez jokalariak Donostiako Super Amara Bera Bera taldearekin konprometitu da datozen bi denboraldietarako. Hegalean jokatzen duen jokalaria astelehenean aurkeztu zuten Donostian Tati Garmendia arduradunak eta Imanol Alvarez entrenatzaileak. Mirenek ezkerreko hegalean jokatuko du, postua Sara Gilekin batera konpartituz. Gazte ermuarra eskubaloiaren goreneko mailara iritsiko da, azken bost urteak Ohorezko Zilarrezkoan jokatu eta gero, Errotabarri E.K.E.ren elastikoarekin.

Mirene Moreno fisikoki txikitxoa izan arren, ustezko ahulezi itxura horrek pistan duen jenio eta adorea ezkutatzen du; lehiatzeko sen nabaria, koordinazio ona eta abiadura ditu eta abila da baloia eskuetan duenean, jasotzen dituenetatik gehienak sarean sartzen dituelarik, bereziki kontraerasoko jokaldietan, horiek baititu gustuko eta ezaugarri nagusi. Aurtengo udan –uztailean- 21 urte beteko ditu, Gizarteratze laneko ikasketak egin ditut eta beti herriko taldean jokatu izan du. Gaztetatik duen joko biziagatik nabarmendu izan da; Bizkaia nahiz Euskadiko selekzioan jokatu izan du. Baita Espainiakoarekin, izan ere, iaz juniorrekin mundiala jokatu izan zuen Hungarian. Kirola ezaugarri duen familiako kide da hiru ahizpek eskubaloian jokatutakoak baitira, atletismoa egin izan dute eta bere aurrekoa –Arantza- Espainiako txapeldun da xabalina jaurtitzen.

Mirene Morenok adierazi duenez fitxaketa “ezustean iritsi” da eta horregatik “pozez zoratzen” dago. Ermuarra Donostiara joateko prozesua azkarra izan da talde bien artean elkar ulertze eta harreman ona dutelako. Jatorrizkoak ez du eragozpenik jarri eta hartzailea heziketa eskubideei aurre egiteko ados egon delako.

Lotutako albisteak

Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da
Imagen
26.09.25
Kirol alorrak ikastaro berri gehiago eskaino ditu urritik aurrera

Denboraldiko nobedade bitan izena-emateko aukera izango da: 'Indartuz' eta 'K-Stretch'