Artarraik Urko gainean omendu eta agur esango dio Javi Alberdiri
Herriko Artarrai Mendi Taldeak larunbatean omendu eta azken agurra emango dio Javi Alberdi presidenteari, zeina aurreko asteburuan mendian gertatutako istripuan zendu zen Aragoiko Pirinioetan, Collarada izeneko tontorretik hurbil. Gertakariaz jakin ahal herrian zabaldu zen sinetsi ezintasunak leku egin zion Santiago Apostoluaren parrokian astelehen arratsean egindako hileta elizkizunean sumatzen zen atsekabe zabalari. Artarrai taldeko (bloga) lagunek Javi omentzeko xedez Urkora herri igoera deitu dute ekainaren 8ko larunbaterako, igoera 9etan hasiko da parte hartzaileek herriko plazan bildu ostean. Urko gainean omendu eta agur esango diote, mendizaleen artean egin ohi den bezala.
Artarrai M.T.ko kideak lanean dira egunean gauzatuk oden programa zehazteko; jaso dituzten hainbat proposamenen artean lora eskaintza; haritz zuhaitza landatzea eta plaka oroigarri bat jartzea izan dira, guztien artean egin daitezkeenak hautatuko dituztelarik. Lore eskaintza eta zuhaitz landatzea ia segurutzat ematen dira, izan ere udalak berea duen lur zatian lekua uzteko presta gertu da, Urkorako bidean, Oterre inguruan.
Bestalde, irteera kide eta istripuan larriki zauritua suertatu zen Jesus de la Hoz mendizalea hobera eginen eta errekuperatzen ari da, Zaragozatik Bilboko ospitalera ekarri ondoren. Jesus ere Artarraiko kide da.
Leku ugaritik jaso izan dituen “animo eta maitasun mezuak” biziki eskertzen ditu familiak
Rafa Alberdi anaiak amaren eta anaien izenean esan digunez “samin eta atsekabe une hauetan, istripua eta Javiren heriotza zabaldu ondoren mundu zabaletik jaso izan ditugun animo mezu emaile bakoitzari banaka eskertzerik ezinezkoa zaigun arren Alberdi Altuna familiak publikoki gure esker ona bihotzez adierazi nahi diegu guzti guztiei, oso lagungarri izan zaigulako eta jendeak gure anaia asko estimatzen zuela erakutsi digulako”.
Altuna Alberdi sendia oso ezaguna da gure herrian, Ignacio aita frontoietako artekari zelako eta seme zaharrenak aseguru etxeetako agenteak, aseguru etxe batek ordezkari izanik, Iruñan eta Ermuan bulegoak dituztelarik.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean