2019ko Santixauak iragarriko ditu Ernesto López ermuarraren kartelak

07.06.19
Kultura eta Gazteria

Ernesto López Bañuelos, 38 urteko bizilagunaren konposizioa erabiliko da aurtengo Santixau jai nagusien iragartzeko kartela. Bart arratsean, berretsi zuen Jai Batzordeak epaimahai kalifikatzailearen proposamena. Egileak 600€ko saria jasoko ditu. Ermuarrak estreinakoz jasoko du saria lehiaketa honetan.

Ernesto Lopezek aurkeztu duen proposamenari dagokionez esan dezakegu ordenagailuz egindako irudi figuratiboa dela, non herriko plaza bertako eta inguruko eraikinak erraz antzematen direlarik oso errealista baita. Horren oinarri eta irudiaren erdian ‘Santiagos 2019 ermuko Jaiak’ leloa du.

Aurten aurkeztu dira kartelekin epaimahaiak lanik onenak hautatu ostean, Jai Batzordea osatzen duten pertsonek aukeratu zuten obra irabazlea bart -ekainaren 6an- egindako batzarrean. Santixau jaiak, betiko legez, uztailaren 24tik 27ra bitartean ospatuko ditugu. Aipatu batzordea proposatu zen baita ere aurtengo pregoia eta txupina botatzeko ohorea herriko sukaldariei eskaintzea, taldea txapelketa ugaritan baitabil sari eta aintzatespenak jasotzen eta herriaren izena lau haizeetara zabaltzen.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu