Ermuko garapen ekonomikorako jardueren inguruko informazio buletina
Ermuko Udaleko Toki Garapen Alorrak buletin edo aldizkari digitala argitaratzen hasiko da herrian garapen ekonomikoaren alorrean egiten diren ekintzen eta sortzen diren albisteen berri emateko, batez ere Izarra Centre eraikinari begira.
Pasatu den apirilaren 30ean networking saioa egin zen Izarra Centreko haztegian kokatuta dauden enpresekin. Bilera horretan eraikinean garapen ekonomikoaren inguruan burutzen diren pertsona nahiz enpresentzako ekintzei buruzko informazioa antolatzeko beharra agerian gelditu zen. Era beran, saiora gerturatu ziren pertsonek ekintza guztiak modu bateratuan komunikatzearen garrantzia azpimarratu zuten, eraikineko ekintzen ikuspuntu orokorra errazte aldera.
Buletin edo aldizkari digital honi esker, enpresentzat interesgarria suertatu daitekeen informazioa soporte bakar batean batzen da. Aldizkaria posta elektronikoaren bitartez bidaliko da hiru hilabetetik behin, eta jardueren egitaraua eta aurreko hiruhilekoko gertaera garrantzitsuenak bilduko ditu. Gainera, atal berezi batean, Izarra Centreko haztegian instalatzen diren enpresa berriei aipamena egingo zaie.
Helbide elektronikoetan buletina jasotzeko interesa duten pertsonek mezua bidali beharko dute dl@udalermua.net helbidera.
Ekainerako ekintzak
Harpidetuta dauden pertsonek datozen egunetan jasoko dute lehenengo buletina. Bertan, ekainean Izarra Centren ekingo diren jarduera ezberdinen berri ematen da.
SPRIren Inplantalariak programaren barne, bi aholkularitza saio eskainiko dira datozen egunetan. Antolatu diren tailerrak honakoak dira:
- Promozio aktiboa eta eraginkorra Interneten, bezeroak bila dabiltzan lekuan egoteko. Ekainaren 11n, 10:00etatik 14:00etara Izarra Centreko D aretoan.
- Kudeaketa optimizatua, konpetentzia baino lehiakorragoa izateko. Ekainak 19an, 10:00etatik 14:00etara Izarra Centreko D aretoan.
Bestalde, ekainaren 24an blockchain zer den ulertzeko tailerra eskainiko da -testuinguratzea eta smartcontract- 15:00etatik 17:00etara Izarra Centreko D aretoan.
Saio horietako edozeinetan parte hartzeko, izena eman behar da dl@udalermua.net helbide elektronikora idatzita.
Buletinean, gainera, zerbitzu eta programa ezberdinen inguruko berriak eskainiko dira, hala nola, Udalgaztedi beka ez laboralak, 4.0 Challenge Program eta Hazinnova.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren