Igerilekuko langileen grebari buruz Aiteko enpresak eta erakundeak eginen duten balorazioak
Ermuko udal kiroldegiaren igerilekuko zerbitzua betetzen duten langileen eta enpresaren arteko gatazkaren inguruan ELA Sindikatuak hedabideetan –irratian, sare sozialetan, eta abarretan- egin dituen adierazpenen aurrean, Ermuko Udalak honako puntuak argitu nahi ditu:
- Enpresa eta langileak lan-baldintzen inguruan akordioa lortu ez izanean dela gaztakaren jatorria.
- Ermuko kiroldegiko igerilekua itxita mantentzeagatik zerbitzua jaso ez izanak herritarroi eragiten digun kaltearen aurrean Udalak ezin duela geldirik geratu, ermuar guztion eskubideak bermatu beharra duelako.
- Horiek horrela, gatazkari lehenbailehen konponbidea emateko asmoz, bitartekari eta zubi lana egiten saiatu dela bilerak edukiaz, batetik enpresarekin elkartuta, bestetik, langileekin, eta aurreko astean biekin batera.
- Langile-taldea kaleratzearekin mehatxatu izanaren aipamenari buruz esan behar Udal honek ezin duela horietako inor kaleratu Aiteko Management enpresarenak direlako. Hori bai, Ermuko Udal honen esku dago legean aurreikusitako neurriak hartzea, herritarron eskubideak babestu eta bermatzeko.
- Udal hau ez dago inolaz ere enpresak planteaturiko hobekuntzak eragotzi edo oztopatzen eta, are gutxiago, adostu dezaketen hitzarmena.
Azkenik, zubi eta bitartekaritza bilera horretan mahi gaineratu eta proposatu zirenak argi utzi nahi ditugu, hala enpresak nola udalak gain hartu genituenak eta, bereziki azpimarratu nahi dugu, hobekuntza horiek berehala jartzeko asmoa genuela, baldin eta Komiteak onartu balitu eta greba bertan behera utzi izan balute.
Eskaini eta proposatu zitzaien baldintzak:
- Hasteko soldata %2 igotzea, sektoreko eta Lurraldeko hitzarmena sinatu artean. Hitzarmeneko portzentajea altuagoa balitz, hori berdintzea.
- Negoziazio plataforman eskatzen ziren bestelako neurriak onartzea: prestakuntza.
- Aurtengo (2019ko) lan-ordu kopurua 1710 ordutik 1690ra jaistea, 20 ordu gutxiago, alorrerako negoziatzen ari den hitzarmenean gehiago murrizten badira, ordu kopuru hori gehitzeko kaltetan gabe.
- Eskari eta aldarrikapen nagusiaren haritik, esan behar 45 minutuko saioak ordu bete oso bezala berehala kontsideratzeko prest egon garela. Aldaketa hori, ezinbestean, ondorengo baldintza-pleguetan aintzat hartu eta jasoko genuelarik.
Greba Batzordeak aurreko baldintza eta proposamenari ezezkoa eman zion, Zentroko Hitzarmena eta jarraian zerrendatzen ditugun eskaerak exijituz negoziatzen jarraitzeko:
Modua: Aiteko eta lan-taldearen arteko hitzarmen kolektibo propioa zentrorako.
Eskatutako edukia:
- Indarraldia 2019ra mugatzeko prest
- Erreformaren kontrako klausulak (ultraaktibitatea, aplikazio eza, ...eta abar.. azken batean plataforma orokorrean jasota daudenak)
- Igeriketa saio guztiak ordu 1 bezala zenbatzeko, iraupen motzagokoak izanik ere
- 2019ko soldata-igoera: KPI + %2 (enpresak atzo jasotako eskaintzari 2018ko KPIa gehitu beharko litzaioke). Igoera hori ez litzateke gehituko lurralde hitzarmenean adostu edo erakaitakoei igoera kopuruei. Lurraldekoan izan daitezkeen igoerak zentroko igoerei gehituko litzaieke.
- Lan-jardunaldia: 2019an 20 ordu gutxiago egitea onartzen dugu. Nolanahi ere, azpimarra behar dugu lurraldekoan gerora adosten den edozelako ordu murrizketa zentro honetan ere aplikatuko dela, zehazturiko 1690 orduak gutxituz. Hori horrela, zentroan adostutako lan-jardun murrizketa ez dela lurraldeko hobekuntzen barne kontsideratu edo zenbatuko.
Udal honen asmo bakarra gatazka konpontzeko alderdien artean zubi lana egitea izan da, orain artean enpresa eta bere langileak ezer adosteko gauza izan ez direlako.
Gure ustez, ELAk hedabideetan esan dituenak egi erdiak dira, jokaera horrek herritarrak nahasmenera daramatzalarik. Udal honek ez du inolaz ere lan-taldea judizialki ez kaleratzeko aukeraz mehatxatzen baina Ermuko herritarrontzat, jada, jasanezina den egoera ikusita, horri aurre egin beharra du legalki dauden neurriak erabilita. Udalak dituen aholkulari juridikoen begietan greba hau legez kanpokoa izan daiteke, ELAk bestelako iritzia badu ere. Horri horrela, lan-agintaritzak eta lan ikuskatzailetzak baloratu eta erabaki beharko dute.
Jarraian Aiteko Management, S.M.ak enpresak bidali duen txostena uzten dugu, non grebaren inguruan duen nahiz aurreko asteko bileraren inguruko ikuspuntua ematen duen. Agiria pdf formatuan eta jasotako bere horretan dago.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua