Herriko sukaldariek jai nagusietako txapligua botako eta festari hasiera emango

12.06.19
Kultura eta Gazteria

Aurtengo jaietan txupina botatzeko ardura herriko sukaldariak eta gremioaren ordezkari taldeak izango du. Taldeak herriko jai nagusiak ireki eta txapligua botako du, Jai Batzordeak ekainaren 5eko azken bilkuran erabaki eta egin zien proposamena ontzat eman eta gain hartu ondoren. Jai Batzordeak herriko sukaldarietan pentsatu izan du, “txapelketa ugaritan dabiltzalako sari eta aintzatespenak jasotzen eta herriaren izena lau haizeetara zabaltzen”. Sukaldariek eskaintza ohorea dela baloratu eta adierazi dute.

Ordezkari talde horretan egongo dira Mojito Club Kiska Ermua tabernako Andoni Perez sukaldari ermuar gazteak eta ‘taconazo’ izeneko proposamenarekin Bizkaiko 2019 Pintxo Lehiaketako irabazle berriak. Pintxoak gisatutako behi-masaila du, tako itxuran aurkezturik. Hori horrela, duela egun batzuk Euskalduna jauregian jokatutako finalen ondoren, Andoni Perez da Bizkaiko Pintxo Txapelketako txapeldun eta urrezko pintxodun berria da, Amstel Oro garagardo etxeak babesten duena. ‘Taconazo’ pintxoa garaile izan da aurten Bizkaia osoan lehiaketara aurkeztu diren eta finalerako sailkatu diren 16 proposamenen gainei gailendu eta gero.

Gure herritik bost sukaldarik hartu dute aurten lurraldeko pintxo lehiaketan eta boskotetik lauk lortu dute finalerako txartela. Estatistika horren harira, esan dezakegu herriko ostalaritzan lekukoa hartzen ari diren gazteek gogoz ari direla lanean eta ikasitakoa ondo barneratu dutela, benetan maila erakusten ari baitira. Lehiaketara joan direnak pintxo bi aurkeztu dituzte. Finalerako sailkatu diren sukaldari eta establezimenduen zerrenda ondorengoek osatzen dute: Mojito Kiska Ermua tabernako Andoni Perez; Mendiola Jatetxeko José Manuel Rodríguez ; Giroa kafetegiko Roberto Vega eta Sagarra Gastrobar establezimenduko Jesús González. Bestalde, Pata Negra tabernako Rubén Cruz sukaldariak eta Beti-liso pintxoak, ez zuten finalerako txartelik lortu. Nolanahi ere, guztion ahalegina meritutzat hartzekoa da eta finalera iristea mugarri garrantzitsua lortzea, Bizkai osoko establezimenduak parte hartzen dutela eta lurraldean pintxoak tradizio luzea baitute, euskal sukaldaritzaren enbaxadore handi baitira. Oso estimatuak eta izen handikoak.

Herriko sukaldariek omenduak izango dira jaiei ofizialki hasiera eman aurretik. Jarraiak, elkarrekin eta batera txapligua piztu eta botako dute 77 orduko festari hasiera emanez. Sukaldariek eginkizun horren lekukoa jasoko dute iazko Jesus Cimarro (2018) antzerki produktorearen eskutik. Orain artean txapligua bota izan dute Ermuan Aner Gorrotxategi ‘Gorrotxa’ (2017); Txabi Arnal (2016), Arantza Moreno eta Leire Gorritxategi (2015), Matxalen Ziarsolo eta Imanol Alvárez (2014) Aitor Hernández eta Iker Elustondo (2013). Santiago Fuerte (2012) eta Ander Gayoso (2011), hori izan bautzen kirolean, kulturan nahiz gizarte alorrean lortutakoak aintzat hartzen hasteko eta omentzeko proposamenaren lehen urtea.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude