13 dendak parte hartuko dute larunbat honetan Gau Irekian

14.06.19
Gizartea

Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak (EMOE) Gau Irekiaren edizio berria antolatu du, eta merkataritza, aisialdia eta kultura uztartzen dituen ekimena izango da aurtengoan ere. Larunbat honetan izango da, ekainak 15, eta herriko 13 dendak parte hartuko dute bertan.

Gaueko 22:00etatik 01:30era, Cocoliso, Zapatxiki, Kokko, Nane, Optika Itze, 7 Colores, Moda Gemma, Sferico, Sagardui, Izarbi, Calzados Eva, Guipur eta Izagirre dendak zabalik egongo dira, herritarrek gauez ere erosketak egiteko aukera izan dezaten.

Gainera, 23:00etan Big Dancers ikuskizuna hasiko da. Txontxongilo erraldoiak dira, musikaren erritmora mugitzen direnak eta argi efektu ikusgarriak sortzen dituztenak. Horiekin, Ermuko gaua kolore biziz argituko da.

Bestalde, EMOEk gogorarazten du aste honetan zehar elkarteko dendetan erosketak egiten dituzten pertsona guztien artean 500 euroko erosketa txekea zozketatuko dela. Zozketa larunbatean egingo da, 21:30ean, Orbe Kardinala plazan.

Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkartearen (EMOE) Gau Irekiak Eusko Jaurlaritzaren eta Ermuko Udalaren babesa du.

Informazio gehiagorako, ikus ezazu ekimenaren kartela lerro hauen ostean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira