Zazpi emakume eta hamar gizonezko izango 2019-2023 agintaldirako eratu berri den Udalbatzan
Zazpi emakumek eta hamar gizonezkok osatzen dute 2019-2023 agintaldirako eratu berri den Ermuko Udalbatza. Hauteskundeetako zerrendatan aurkeztu ziren bi emakumek ez balute uko egin; gehiago izan zitezkeen baina haien ordez zerrendaren ondorengoak izan diren bi gizonek hartu dute kargua. Guztietatik sei (6) zinegotzi dira kargua estreinatzen dutenak, beste hamaikak esperientzia izanik aurreko agintaldiren batean. Ermuan bost udal talde izango ditugu: PSE-EE/PSOE, EAJ-PNV; EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP hain zuzen ere. PSEko Idazkari Nagusi den Idoia Mendia Ermuko Bilkura aretoan egon da gaurkoan eta, baita ere, azken aurrekoi alkate Carlos Tororika. Udalbatza goizeko bederatzietan puntuan hasi den Osoko Bilkuran osatu da. Bilkura normaltasun osoz egin da, inolako gorabeherarik gabe, aretoa ikuslez beteta egon delarik, horien artean pentsio duinak aldarrikatzen dituzten pentsiodunen taldea.
Adin-mahaia Partidu Sozialistako Jose Luis Araujok eta EH Bilduko alderdiko Joanna Diazek osatu dute, udalbatza berriko zinegotzi zaharrena eta gazteena baitira, hurrenez hurren. Horiekin batera, Maria del Mar Arranz udal idazkaria aritu da. Hauteskunde legeko hainbat artikulu irakurri eta horietan esandakoa bete ondoren, idazkariak hautetsi guztiei banaka deitu eta zina edo juramendua, kasuan kasuko, hartu die. Zinegotzi kargua zuzentasunez betetzeko eta Erregeari leialtasuna izanik, eta Konstituzioa Estatuko arau nagusia den aldetik, hori gorde eta gordearazteko galdetu zaie, eta guztiek baietza eman dute.
Erantzun anitzak zin emateko edo juramendua egiteko
Legerian aurreikusi eta derrigorrezkoa den zina edo juramendua hartzea aurreikusi bezala egin da gorabeherarik gabe, eta idazkariaren galderei erantzuteko esapideak ezberdinak izan dira hamazazpi zinegotzien artean. PSEko sei ordezkariek baiezkoa eman dute; halaxe egin dute EAJko zinegotziek ere, baina 3 euskaraz eta 1 gazteleraz, eta “legeak hala behartuta” nabardura gehituta. Gauza bera eginez EH Bildukoek, bik euskaraz eta batek gazteleraz.
Elkarrekin Unidos alderdiko bi kideek ere baiezkoa eman dute, baina Julenek behartuta egiten duela gehitu nahi izan du. PP zinegotziak ere idazkariaren galderari erantzunez zin egin du.
Alkatearen aukeraketa
Karguaz jabetu ondoren, zinegotziek alkatea aukeratzeari ekin diote. Hamazazpi kideek hautestontzi eta gutun-azal itxi batean botatu dute, eta ez da ezustekorik izan. Juan Carlos Abascal alkate izendatu da, udal hauteskundeetan botu gehien lortu zituen zerrendaburu izateagatik. Bozketan botorik gehien bildu dituen alkategaia izan da, aldeko zazpi boto eskuratuz, bere taldekideenak. Beste alderdietako kide guztiek euren zerrendaburuaren alde bozkatu dute, EAJ alderdiek izan ezik; horiek boto zuriak eman baitituzte. Hautestontzia zabaldu eta botoak zenbatu ondoren, gehiengo osoa (erdia + bat) lortu ez dela frogatuta, HAOLO 5/1985 legean, ekainaren 19koan, aurreikusitakoari jarraiki boto gehien bildutako alkategaia izendatu da.
Segidan berriz ere zina edo juramendua hartu zaio Abascali. Jarraian, Araujok makila eman dio eta kargua hartu du. Abascal alkatek bertaratutakoei hitz egin die, eta bilera bukatutzat eman da hasi eta ordu erdi pasatxora hogeita hemezortzigarren minutuan.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua