Aimar Galdós es el Campeón de Bizkaia de cadetes de 1er año

17.06.19
Kirolak

Aimar Galdos Alonso txirrindulari ermuarra lehen urteko kadete mailako Bizkaiko Txapeldun da atzotik. Hamabost urteko kirolari gaztea Bizkaiko Txapelketa eskuratu zuen Igorren, bertan jokatu baitzen XXVII. San Antonio Saria eta Bizkaiko Txapelketa. Aimar Galdos Gaursa Renault Elorrio - Abadiño taldeko kide da, zeina izen bereko etxeak babesten duen.

Lasterketa eta saria Arratiako Txirrindulari elkarteak antolatu zuen Bizkaiko Txirrindularitza Federazioarekin batera. Karrerak herrien arteko eta 60 kilometroko ibilbidea zuen. Tropelak 42,21 kilometroko bataz besteko abiadura markatu zuen.

Aimarrek sprinta jokatu egin zuen helmugara iritsi zen tropela osatzen zutenekin batera eta marra bosgarren postuan zeharkatu bazuen ere garaile izan zen, lehen urteko kadeteetan lehena izan zelako. Aldiz, aurreko laurak bigarren urtekoak. Guztiek denbora berbera markatu zuten, ordu bete hogeita zazpi minutu eta hogeita bi segundo.

Aimar pozarren agertu zen sariak jasotzeko ekitaldian, bakarrik, sarituekin bat nahiz taldekoekin batera. Azken horretan, Juanan entrenatzailearekin dago, elastikoari eusten. Argazkiak Asierrek utzi dizkigu.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira