Errekaldeko igerilekuak Ongaraiko ur-jolastokiaren aukera borobilduko du aste honetatik aurrera
Uda eta urtaro horri dagokion eguraldi on eta beroa behingoz iritsi zaigula dirudi. Aurreko ostiraletik jardunean ditugu Ongarai auzoan dugun aisialdi eta ur-jolaserako gunea, udako sasoia, beroa eta sargori egunei aurre egiteko aproposa dena. Eguraldi onaz eta ikasturte amaieraz bat, bainuak hartzeko sasoia ere badatorkigu. Horregatik, udako beroari aurre egiteko eta uraz gozatzeko gurean ditugun azpiegitura biak prest izatear daude. Hori horrela, larunbata honetan -ekainaren 22an- zerbitzuan jarriko da Errekaldeko igerileku naturala.
Gune horrek urarekin jolasteko zenbait elementu ezberdin ditu: kanoiak, txorrota bertikalak, zuzendu daitezkeen txorrotak, lainoztaturiko ur arkua, eta ura bildu ostean kulunkaz irauli egiten den ontzi altua, ura bi pausotan isurtzen duena. Solariumaren ezkerretara dagoen zonaldean itzalkinak jarriko dira, iaz egin bezala eta baita jarlekuen gainean. Automatikoki garbitzen den komuna ere badago.
Berano Errekaldeko igerilekua ere, zabaltzear: egun-orduak
Datorren ekainaren 22ko larunbatean, Berano-Errekaldeko igerileku naturala irekiko dugu. Udal zerbitzuek jakinarazi dutenez, instalazioak egunero zabalik egongo dira datorren irailaren 8ra arte. Rekaldek soroslea izango du eta bere ordutegia eguerdiko 12etatik arratseko zazpi eta erdietara bitartekoa izango da.
Igeri-leku natural hori garbitzen eta prestatzen dabiltza herri-lanen brigadako gure lankideak. Gaur goizean belarra mozten, igerilekuaren ur-ontzia pintatzen eta ingurunea atontzen ibili dira. Guztia prest izan ondoren, igerilekua uraz betetko dute.
Sorospen zerbitzua ere izango da, astelehenetik igandera, 12:00etatik 19:30era, instalazioko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Aztertzen ari dira aukera ezberdinak, zerbitzua esleitze aldera.
Gogoratu uraren maila 20 zentimetrotik 200 zentrimetrorainokoa dela punturik sakonenean. Instalazioetan komun kimiko bat, bi aldagela, zaborrontziak, iturri bat, mahaiak eta erretegiak ere erabilgai izango ditugu.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean