I. Komiki Lehiaketako sari banaketa

19.06.19
Udal Liburutegia

Beatriz Gamiz zinegotziak Ermuko Udal liburutegiak antolatutako haurrentzako I. Komiki Lehiaketako sariak banatu ditu astearte honetan. Guztira 28 lan aurkeztu dira lehiaketara, 15 neskak eta 13 mutilek eginak, eta hiru kategoriatan banatu da.

Lehen Hezkuntzako 4. mailakoen kategorian, Eskolabarri ikastetxeko Ane Ceballos izan da garailea Esan agur kutsadurari lanarekin.

Lehen Hezkuntzako 6. mailakoen artean, aldiz, Ongarai Eskolako Eider Gonzalez gailendu da Komikia egiten lanaren eskutik.

Azkenik, Bigarren Hezkuntzako 1. mailakoen atalean, San Pelaio Ikastetxeko Malen Losada eta Aroa Centeno ikasleen Moni y Loli lana izan da onena.

Irabazleen lanak atal honetan kontsultatu daitezke.

Lau irabazleek euren sariak jaso dituzte zinegotziaren eskutik. Marrazketarako materiala lortu dute guztiek, euren irudimena lantzen jarraitzeko. Gainera, euren ikastetxeek -Eskolabarri, Ongarai Eskola eta San Pelayo ikastetxea- komiki sorta jaso dute sari gisa.

Ikastetxe bakoitzean egindako sari banaketako irudiak uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte