Langabezian dauden bost pertsona kontratatuko aurtengo udal Enplegu Planean
Hautatze-prozesuan parte hartzeko eskabideak eta agiriak Abiapuntu bulegoan aurkeztu beharko dira ekainaren 20tik 26rako astean, bi horiek barne
Ermuko Udalak osorik finantzatuko duen urteko Enplegu Plana gauzatuko eta lanbide ezberdineko bost pertsona kontratatuko ditu ardatz estrategikoko proiektu eta zereginei aurre egiteko. Aurtengo Enplegu Plana uztailetik abendura bitartean gauzatuko da. Ardatz estrategikoak hiru dira eta horietan hainbat zeregin egiteko 5 profesional kontratatuko dira, ondorengoak: ingurumenaren berrikuntzan elektrikari 1 eta igeltsero 1; gizartearen berrikuntzan historialari 1; antolakuntzaren berrikuntzan administrazioko teknikari 1 eta berrikuntza proiektuak kudeatzeko teknikari 1. Hautatze-prozesua berehala hasiko da eta horretan parte hartzeko interesa izan dezaketenek eskabidea, CVa, adierazten denaren agiriak aurkeztu beharko dute Abiapuntu bulegoan, aste baten buruan, ekainaren 20etik 26ra bitartean, biek barne.
Herritarrentzako Informazio Orrian adierazten denez langabezi egoeran dauden hautagaiak lehenetsiko dira, baita herrian erroldaturik daudenak ere. Euskara jakitea baloratuko da.
Aurreikusitako hautatze prozesuaren xehetasunak
- Eskabideak Abiapuntun aurkeztu ekainaren 20tik 26ra, Curriculum Vitae-a, adierazten dena kreditatzeko agiriak.
- Eskabide eta agiriak –prestakuntza, esperientzia, eta abar…- baloratu ondoren, aproposen diren hautagaiak elkarrizketara deituko dira.
- Hautaturikoei lan-kontratua egingo zaie uztailean.
Ermuko Udalak dituen helburu estrategikoen artean langabetuei lan merkatura bueltatzeko bidean laguntzea eta erraztasunak ematea daude, horretarako hainbat ekintza gauzatzen dituelarik, horien artean eta besteak beste Tokiko enplegu planak daudelarik.
Udalak alkateak sinatu duen Bandoa prestatu du, zeinak Enplegu Planaren eta plaza bakoitzaren nondik norakoak zehazten dituen. Bandoa gure egoitzako iragarki-ohol digitalean eskainiko dizuegu, sinatu eta berehala. Eta ohiko legez, etxebizitzatako atarietan ere jarriko dugu.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du