Zerbitzuko langileen grebagatik hilabetez itxita egon ondoren, udal igerilua zabalik dugu
Zerbitzuko esleipendun den Aiteko Management S.M. eta horrek kontrataturik dituen eta hilabetez mugarik gabeko greban mantendu diren langileek akordiora iritsi ondoren, gaurko egunean Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko igerileku estali eta klimatizatua zabaldu da.
Igerilekua, sorospen zerbitzua, sauna eta lurrin-bainua, beraz, zabalik eta erabil gai ditugu ermua guztiok, hala abonatuak nola oro har erabiltzaile guztiak. Udal Kirol Erakunde erakunde autonomiaduneko arduradunek eta Aiteko enpresakoek elkarlanean dira eragina izan duten igeriketa ikastaroak koordinatzeko eta irtenbide bat emateko. Neguko programazioa hilarekin bat bukatzen baitzen eta uztailaren 1eko astelehenetik aurrera udako ikastaro trinkoei hasiera ematea aurreikusita baitzegoen. UKE eta Aiteko buru-belarri murgilduta daude konponbiderik onena eman asmoz, negukoa nola bukatu eta udako eskaintzari hasiera emateko modua zehazteko.
Udalak egindako ahaleginari eutsi eta gain hartutako hobekuntzak zerbitzu ezberdinetako esleipendunei eskainiko dizkie, aukera berdinak izan ditzaten konparaziozko bidegabekeriarik ez eragiteko. Hori bai, Udalak dituen eskuduntzen barne eta egun negoziatzen ari den sektoreko hitzarmenaren kaltetan gabe, zeina aurtengorako sinatua izatea espero den.
Akordioaren kronologia eta ostiraleko hurbilketaren xehetasunak
Bi alderen arteko adostasuna larunbat eguerdian lortu zen, ostiralean zehar jarrerak hurbildu eta ertzak leundu ostean. Egun horretan alderdiek udaletxean bildu ziren beste behin, Udala bitartekari izateaz gain, aurrekoetan hitz egindakoa zehaztu eta istiluari behin-betikoz amaiera emateko xede izanik. Erakundeak interes orokorra eta herritarron eskubideak lehenetsita, alderdiei erantzukizuna eta ahalegin gehiago egiteko eskatu zien. Juan Carlos Abascal, ‘Txitxo’ herriko alkateak hasieratik esan zien udala prest zegoela erakundeari dagokionean langileek eskatzen dituzten hobekuntzen kostua gain hartzeko, esaterako, igeriketa ikastaroak ordu betez zenbatu eta kontsideratzeko, horiek emateko behar den prestakuntza barne hartuta.
Adierazpen horretatik abiatuta, ostiraleko goizak bere emaitzak eman zituen eta jarrerak hurbildu egin zituzten bi aldeek. Arratseko lehen ordurako adostasun puntuak aurkitu eta akordioa izan zitekeenaren lehen zirriborroa idatzi zen. Alderdi bakoitzak kontsultak egin ahal izateko arratsalderako hitzordua adostu zuten. Idatziaren letrak, hitz egindakoaren transkripzioak eta norbanakoen tirabirak eragin zuten %100ean biek onartu ez izatea. Gaueko 10etan eta nekearen eraginez, alde biek larunbat goizean hitz egiten jarraitzea adostu zuten. Larunbata ekainaren 22a zen, mugarria mobilizazioek hasi zirenetik hilabetea betetzen zen eguna.
Hiru ordezkariek larunbatean ostera ere hitz egin zuten, elkar ulertzeko eta borrondate guztia jartzeko saiakera zenean, adostasuna iritsi zen eta lan-usteari amaiera emateko eta astelehenean lanera bueltatzeko erabakia hartu zen. Horregatik, gaurdanik zabalik dugu igerilekua eta espazio horretan ditugun zerbitzuak baita ere.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua