Semana de puertas abiertas en la Casa de la Mujer para dar a conocer el servicio

24.06.19
Berdintasuna

Emakumearen Etxea zabalik izanen da gaurtik ekainaren 27ko ostegunera artean instalakuntza, bertan lanean diharduten elkarteak eta oro har gauzatzen diren jarduerak ezagutzera emateko. Hori horrela, ateak zabalik izango ditu instalakuntzak bertara hurbildu nahi duten guztientzat eta baita ere bertan gauzatzen diren hainbatenak: Berdintasunerako Kontseilua, Jabekuntza Eskola, Prestakuntza gunea, fondo bibliografiko eta materialak, erretserba daitezkeen aretoak, eta abar…Lau egun horietan bisita gidatuak egingo dira instalakuntzak nahiz horietan egiten diren lanak ezagutzera emateko; xedeak, jarduerak, zerbitzuak, eta abar… Eta baita bisitariek egin ditzaketen eskariak edo iradokizunak jasotzeko ere.

Topaguneak arreta berezia jarri nahi du informazio eta iritziak jasotzeko, horiek hobetzeko aukera ematen baitute. Eta indarra jarri udal baliabide hau ahalik eta gehien ezagutarazteko.

Bisita gidatuak euskaraz nahiz gazteleraz egingo dira eta aukera hori izenematean adierazi beharko da, taldeak eratzen direnean kontutan hartu ahal izateko. Bisita gidatu egiteko, gomendagarri da aldez aurretik inskribatzea. Horretarako bi aukera izanen ditugu; bertako 943 17 10 30 telefonora deitzea edo mezua idaztea igualdad2@udalermua.net postontzira elektronikora.

Udan ordutegia berezia du Topalekuak

Uda hastearekin eta ikasturtea bukatzearekin bat, aldaketa hainbat eginen ditugu gure ohituratan. Hori horrela, Emakumearen Topalekuak bat ordutegia egokituko du uda urtarorako.

Uztailean Topalekuko bulegoa eta eraikina bakarrik goizez egongo dira zabalik; goizeko 9:30etatik ordu 1 eta erdietaraino, astelehenetik ostiralera. Larunbata eta jai egunetan itxita egonik.

Aldiz, abuztu osoan itxita mantenduko da. Gogoan hartu.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan