Elektrojaiaren hamaikagarren edizioa izango dugu Ermuan

26.06.19
Kultura eta Gazteria

Elektrojaia Taldea elkarteak Elektrojaia musika jaialdiaren edizio berria antolatu du asteburu honetarako. Hogei musikari inguru izango ditugu ikusgai Betiondoko jaialdi handian, baina ostegunean bertan hasiko gara jada motorrak berotzen.

Bihar, ekainak 27, jaialdiaren aurkezpen festa ospatuko da 00:00etatik aurrera Dejate Querer tabernan. DJ Markosek eskainiko duen emanaldiaz gain, larunbaterako VIP sarrerak zozketatuko dira bertan.

Ostiralean, hilak 28, festak Baldespina Markesa parkean izango du jarraipena, Elektrojaia preparty-ren eskutik. Charles Ramirez eta J Nandez DJek emango diote hasiera ekitaldiari 18:00etan, eta jarraian, Famous Dead People + We Like The Fish italiarrek audio/bideo emanaldia eskainiko dute zuzenean. Xagua tabernak hartuko du lekukoa 00:00etan, eta Nei, Andoni S eta Ugena DJak izango dira bertan.

Asteburuko ekitaldi nagusia larunbatean izango da, ekainak 29, hamaikagarren Elektrojaia jaialdiarekin. Lehenik, 13:00etatik 15:00etara, animazio saioa izango da Sagarra tabernan, eta 16:00etan hasiko da festa Betiondon. 03:00ak arte, Reeko, Essan, Javier Ganuza, Ann, Fey, Stan Garac, Mari eta Koldo Zapatilla musikarien emanaldiez gozatzeko aukera izango da. Festari amaiera emateko, Sagarra taberna 06:00ak arte zabalik egongo da Fey eta Angelo Pomposoren postparty-arekin.

Urtero bezala, Elektrojaiaren barneko edozein jarduetara sarrera doakoa da.

Elektrojaia Taldeak Ermuko Udalaren eta Ermua Gazte Puntuaren laguntza jasotzen du ekitaldiak antolatzeko, eta beste hainbat markaren babesa ere badu.

Lerro hauen ostean ikus ditzakezue jaialdiko kartela eta ordutegiak.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian