Daniel Txopitea artistaren lanari buruzko hitzaldia
Ermuan jaiotako Daniel Txopitea margolariari buruzko hitzaldia izango da gaur, osteguna, Lobiano Kultur Gunean. Ainize Txopitea alaba artistak gidatuko du topaketa, eta 19:00etan emango zaio hasiera auditorioan.
Aitaren heriotzaren 20. urteurrena gogoan izateko, dokumentala egin du Ainize Txopiteak. Hitzaldian, Danielen bizitza eta obra izango ditu hizpide.
Daniel Txopitea (1950-1997) Ermuan jaio zen eta Kaltxango inguruan bizi zen gurasoekin, Eibarrera joan aurretik. 3 urte baino ez zituela ikasi zuen irakurtzen, eta komikiekiko pasioa garatzen hasi zen. Bere obra zabalak barne hartzen ditu eskulturak, pinturak, marrazkiak eta serigrafiak, eta argazkilaritzan eta literaturan ere pausoak emandakoa da. Euskadiko nahiz atzerriko hainbat museotan daude ikusgai bere lanak.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu