Sormenezko idazketa tailerreko idazlanak, argitaratuta

27.06.19
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegiak amaitutzat eman du sormenezko idazketa tailerraren hirugarren edizioa, eta ikastaroa borobiltzeko, parte-hartzaileek sortutako lanak argitaratu dira. Idazlan guztiak hemen irakurri daitezke.

Tailer honetan, eduki eta baliabide ezberdinak ikasiz, idazteko gaitasuna garatzea lortu dute parte-hartzaileek. Ikastaroaren atalik indartsuena partaideei idazteko beldurra gal dezaten lortzea da, eta euren ikuspuntu pertsonaletatik idaztera animatzen ditu.

Gainera, hilabete hauetako lanaren ostean, tailerreko bi parte-hartzailek euren lehenengo liburua argitaratzeko ametsa errealitate bihurtu dute. Santiago Lopez Casasolak Sine nomine fantasiazko eleberria argitaratu du, eta Ruth Armas Alemanek, aldiz, ¿Te cuento una historia? Kontakizun laburren liburua kaleratu du. Bi argitalpenak Udal liburuan mailegatuta eskuratu daitezke.

Gogobetetze inkesten arabera, 10etik 9,1 puntu eskuratu ditu tailerrak. Arrakasta ikusita, udazkenean berriro abian izango da ikastaroa.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte