J. C. Abascal: 'Los cambios exigen reflexión y una estrategia a largo plazo'
Herriko alkate eta Innpulso sareko presidentziako kide, Juan Carlos Abascal ‘Txitxo’Madrilen aste honetan izan den Hiri adimenduen V. Kongresuan parte hartuko du, Garapena eta berrikuntza: teknologia berriak 2030ko hiri-agenda inplementatzeko” mahaia-inguruan parte hartuz. Mahai inguru horrek programari amaiera eman dio kongresuari, arratseko seirak eta laurdenetatik zazpietara gauzatuko dena. Mahai-inguru horretan alkatea Sustapen Ministerioko Sonia Hernandezekin, Seggiturreko Enrique Martinezekin eta Landa Garapenerako Sarearen ordezkariarekin eta Ibermatica taldeko J. Daniel Iglesiasekin partekatu du espazioa.
Abascalek “16000 biztanle besterik ez dituen herri txikiaren apaltasunetik hitz egin da adierazi du 2030ko agendaren helburuak betetzeko beste edozein eraldaketa prozesuren aurrean bezala jokatu behar dela”. Aldaketa kudeatu behar dugu ikuspuntu ezberdinetatik eta zeharka eginez, gure arazoei aurre egiteko. Aldaketek beren arriskuak izan arren, aukerak ere barne dakartzate, bestaldera begiratu gabe saiatzen direnentzat aukerak ekarriko dituzte”. Alkateak erantsi du “etengabeko aldaketan gauden arren, oraingoa ez dela aldaketa garai hutsa, garaiaren aldaketa sakona baizik”.
Herriko agintariaren esanetan mende honetako aldaketei heltzeko gomendagarriena ondorengoa da; “erakunde bakoitzak hausnarketa sakona egitea eta aldaketari aurre egiteko estrategia zehaztea; eta estrategia hori berritzailea izateko metodoa eduki behar duela. Erronkei aurre egiteko epe luzerako estrategia behar da, baita lidergo politikoa eta gaitasun teknikoa ere” azpimarratu du.
Jarraian mahai-inguruaren grabaketa osoa uzten dizuegu. Ekitaldia zuzenean ematen saiatu ginen arren –iragarritakoari jarraiki- ez ginen gauza izan, arazo teknikoak medio izan genituelako. Hortaz, barka agindutakoa bete ezin izatea.
Alkatearen parte-hartzea ez da bakarra izan Ermutik bertaratukoen artetik, Planifikazio Estrategiko eta Berrikuntza alorreko zuzendari, Rosalia Herrerak, eguerdiko aurkezpenen saioan moderatzaile lana beteko baitzuen. Aurkezpen saio horretan, Benidormeko hirian aldaketarako dauden erresistentziei buruzko diagnostikoa aukeztu zuen Francisco Manuel Lopezek; Gipukoako turismoaren inguruko Hodeian proiektuaren berri eman Jesus Herrerok eta Mugikortasuna Madrileko hiriaren zerbitzura gaiak jorratu Enrique Diegok. Atal hau eguerdiko ordu batetatik ordu bietara bitarteko izan zen, lan bazkariaren aurretik.
Ponentziak aurkezteko ekitaldiaren bukaeran Rosalía Herrera Ermuko zuzendariak honakoa esan zuen: “pertsonak lehenetsi behar ditugu, aurretik jarri, datuak analizatuz etor daitezkeenak aurreikusi eta iritziak hartzeko; elkarrekin ondo ulertzen diren teknologiak erabili eta erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlana areagotu”.
Herriko alkateak Innpulso Sareko kide diren udalerrietako eta aipatu Kongresura bertaraturiko ordezkarien bilera buru ere izan zen, Hiri adimenduen V. Kongresuan. Sareko kide direnen barneko lan-saioa izan zen, non idazkaritza teknikoko kideek aurtengo lehen sei hilekoan egindako lanak gogora ekarriz eta mahai gainean jarriz. Bilera La Nave eraikineko 7. aretoan gauzatu zen, arratseko hiru eta erdietatik laur eta erdietara bitartean. Taldeak #CongresoCI5Kongresuaz baliatu ziren madrilen elkartu direnen kideekin etorkizunerako ibilbidea adosteko. Taldeak argazkia atera zuen bileraren ostean.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua